47/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 47/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren bidez aratu zen, 2016-2017 ikasturtetik, funts publikoekin finantzatutako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozesua, Lanbide Heziketako zikloetarako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetarako eta goi mailako zikloetara sartzeko kurtsorako.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan egindako aldaketen ondorioz, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoaren bidez, eta bertan ezarritako printzipioak betetze aldera, beharrezkoa izan da ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan onartzeko araudia eguneratzea, bai eta onarpen horri guztiari dagokionez efizientzia eta eraginkortasun handiagoak lortzen jarraitzeko mekanismoak ezartzea ere.

Horretarako, 33/2021 Foru Dekretua eman da, apirilaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua, betiere honako printzipio hauek azpimarratuta: hezkuntzarako eskubidea bermatzea eta baldintza berdinetan sartzea. Hartan, halaber, neurri batzuk xedatzen dira, beharrezkoak direnak ikasleak bereizi ez daitezen arrazoi sozioekonomikoengatik edo bestelako arrazoiengatik. Horrez gain, kontuan izan da hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleak modu egoki eta orekatuan banatu behar direla ikastetxeen artean.

Lanbide Heziketaren eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen arloan, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak zenbait aldaketa egin zituen maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan, Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako eta goi mailako zikloetan sartzeko baldintzei buruz. Hori dela eta, egokitu beharra dago Nafarroako Foru Komunitatean irakaskuntza eta maila horietan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen araudia.

Horregatik guztiagatik, zenbait aldaketa egin behar dira apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduan, zeinaren bidez onetsi baitziren ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak, bai hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzetako erdi eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, bai goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa egiteko. Aldaketak egitea beharrezkoa da, batetik, foru agindu horrek egon behar duelako apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretua garatzeko arauen artean (foru dekretu horren bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua) eta, bestetik, sartzeko baldintzak eta eskakizunak egokitu behar direlako Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren aldaketetara.

Nafarroako Eskola Kontseiluak nahitaezko txostena eman ondoren, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuta, honako hau

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Hezkuntzako kontseilariaren apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozedura arautzen duten oinarriak onetsi ziren, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetarako, eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsorako.

Aldaketa hauek egiten dira apirilaren 29ko 54/2006 Foru Legean:

Bat.–Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren izena aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez garatzen eta onesten baitira ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko”.

Bi.–Artikulu bakarraren testua aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Artikulu bakarra.–Foru agindu honen eranskinean jasotako oinarriak onestea, zeinen bidez garatzen eta arautzen baita ikasleak Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozesua, egin ditzaten, modalitate orokor eta presentzialean, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzen erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak”.

Hiru.–Lehen xedapen gehigarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Lehen xedapen gehigarria.–Datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasun betebeharra.

1. Ikasleen eta horien familien datu pertsonalak lortzeko, tratatzeko eta ikastetxe batetik bestera igortzeko, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen legerian xedatutakoa bete beharko da.

2. Foru agindu honetan xedatutakoa aplikatuz lortutako informazio guztia bertan aurreikusitako helburuetarako baino ezin izanen da erabili, eta isilpekotasun eta konfidentzialtasun betebeharraren eraginpean egonen dira ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuan betetzen duten eginkizunagatik informazio hori eskuratzeko aukera duten pertsona guztiak.”

Lau.–Bigarren xedapen gehigarria aldatzen da, honela idatzita uzteko:

“Bigarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza Departamentuari buruzko aipamenak.

Hurrengo oinarrietan Hezkuntza Departamentua aipatzen denean, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia arduratuko da kudeaketaz.”

Bost.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, hirugarrena. Hona testua:

“Hirugarren xedapen gehigarria.–Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen arteko desadostasunak.

1. Ikasle adingabearen guraso-ahala duten pertsonen artean desadostasunak sortzen diren kasu guztietan, ebazpen judizialetan xedaturikoari jarraikiko zaio, edo, hala badagokio, pertsona horiek onartutako bitartekariak hezkuntza gaietan guraso-ahala baliatzeari buruz hartutako erabakian ezarritakoari.

2. Ebazpen judizialik -edo, hala badagokio, bitartekariaren akordiorik edo ebazpenik- aurkeztu ez bada, edo emandako ebazpenetik ez bada ondorioztatzen nori dagokion erabakia, harik eta hura aurkezten den edo hori argitzen den arte, honako irizpide hauek aplikatuko dira:

  1. Nafarroako hezkuntza sisteman lehen aldiz sartzen diren ikasleak onartzean, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontuan, betiere ikaspostu hutsak egonez gero:

    –Desadostasuna eskolatzeko udalerriari buruzkoa bada, eta gurasoek edo legezko tutoreek ez badute bizilekurik udalerri berean, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren edo legezko tutorearen udalerrian eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari.

    –Desadostasuna udalerri berean eskolatzeko ikastetxeari buruzkoa bada, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxean eskolatzeari, eta, halakorik ezean, berriz, ikasle adingabearen zaintza esleituta duen edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren edo legezko tutorearen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxean eskolatzeari. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio, lehenik eta behin, ikasle adingabeak anai-arrebak dituen ikastetxeari, eta, halakorik ezean, gurasoetako edo legezko tutoreetako edozeinen bizilekutik hurbilen dagoen ikastetxeari.

  2. Ikasleak ikastetxez aldatzeko kasuetan, lehentasuna emanen zaio ikasle adingabeak eskolatuta dagoen ikastetxean jarraitzeari, salbu eta aldaketa hori ikasle adingabearen zaintza esleituta duen gurasoaren edo adingabearekin bizi ohi den gurasoaren bizileku aldaketaren ondorio bada. Zaintza partekatua bada edo ikaslea bi gurasoekin edo legezko tutoreekin berdin bizi bada, lehentasuna emanen zaio ikaslea eskolatuta dagoen ikastetxean jarraitzeari, harik eta dagokion ebazpen judiziala edo bitartekariaren akordioa edo ebazpena aurkezten den arte.”

    Sei.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, laugarrena. Hona testua:

    “Laugarren xedapen gehigarria.–Itundu gabeko ikastetxe pribatuak.

    Itundu gabeko zenbait ikastetxe pribatuk Hezkuntza Departamentuaren baimena dute Lanbide Heziketako irakaskuntzak, Arte Plastikoetako lanbide irakaskuntzak eta Kirol irakaskuntzak emateko. Ikastetxe horiek nahitaez eman behar dizkiote Hezkuntza Departamentuari, hark ezarritako moduan eta epeetan, ikastetxe horietan matrikula formalizatu duten ikasleen datuak, zeinak beharrezkoak baitira ikasle horiekin lotura duten prozesu akademikoak edo administratiboak behar bezala tramita daitezen, eta Hezkuntza Departamentuak datu estatistikoak presta ditzan.”

    Zazpi.–Xedapen gehigarri bat eransten zaio, bosgarrena. Hona testua:

    “Bosgarren xedapen gehigarria.–Hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan ikasleak sartu izana jakinaraztea.

    Indarreko araudiak ikasleen gurasoei eta legezko tutoreei aitortzen dizkien informazio eskubideak betetze aldera, hezkuntza laguntzako berariazko premia duten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, funts publikoekin finantzatutako ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR