47/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita COVID-19 dela-eta neurri batzuk hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

51. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 47/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 12koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita COVID-19 dela-eta neurri batzuk hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan. ATARIKOA

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak eragindako egoeraren eraginez –gaixotasunari eusteko fasean gaude Nafarroako Foru Komunitatean, baina autonomia erkidego mugakideetan osasun publikoko agintariek eusteko ohiz kanpoko neurriak hartu dituzte, besteak beste ikastetxeak eta zaharrei arreta emateko zentroak ixtea–, neurriak hartu behar dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan, aldi berean posible izan dadin, batetik, osasun agintarien jarraibideak betetzea, eta, bestetik, enplegatu publikoen osasuna babestea, zerbitzu publikoak modu egokian emateari utzi gabe.

Lantokietan ezagutu behar dira Osasun Ministerioaren eta Osasun Departamentuaren osasun publikoko protokoloak eta prozedurak, jarduerak behar besteko bermeekin jarraitzea ahalbidetzeko. Testuinguru horretan, osasun agintariek hartutako neurriak aintzat hartuta, ezinbestekoa da foru agindu hau izaera bereziarekin onestea, zerbitzu publikoak ematea bermatuta egon dadin.

Neurri hauek antolaketari dagozkio, eta funtzio publikoaren arloko eskumenez baliatuta ematen dira; aldi baterako neurriak dira, betiere agintari eskudunen argibideek ezartzen dutenaren arabera, eta hartuta daude Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako organo batzuetako langileriaren arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko i) eta l) letretan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Baimena ematea COVID-19 dela-eta ondotik jasotzen diren neurriak hartzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen menpeko lantokietan, horrek ukatu gabe langile guztiak zerbitzuaren beharretara loturik egotea eta prest, eskatzen zaienean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde autonomoek esleituak dituzten zerbitzu publikoak emateko.

2. Bakartze egoera.

Behar diren neurriak hartuko dira Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR