47/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

19. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 47/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, 2020ko urtarrilaren 30erako greba orokorraren deialdia dela-eta, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen arloan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena. ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek greba orokorrerako deialdia egin dute 2020ko urtarrilaren 30erako.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da komunitatearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Gizarte zerbitzuen arloan, zerbitzu batzuek (egoitza zentroak, etxebizitzak eta eguneko arretarako zentroak) berehalako erantzuna ematen dute gizarte-beharreko larrialdietan, izan ere, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonal eta soziala eta laguntza indibiduala, familiarra edo kolektiboa eskaintzen diete egoera ahulean dauden gizarte taldeei, konparazio batera, mendekotasuna duten pertsonei, desgaitasun fisiko, sentsorial edo adimenekoa dutenei, adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei.

Laguntza zerbitzu hauen instalazioek oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendea hartzen dute, eta horrek eskatzen du gutxieneko zerbitzuak finkatu beharra, erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko ezinbestekoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzeko, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Adierazi beharra dago gizarte zerbitzuetako erabiltzaile horientzako gutxieneko arretaren barruan oinarrizko beharrak asetzeko dauden jarduera guztiak sartzen direla, hala nola elikadura, baina, horiez gain, norberaren zainketaren ingurukoak, komunikazioarenak, joan-etortzekoak, kontrola eta babesekoak.

Gutxieneko zerbitzu hauek finkatzeko orduan, proportzionaltasunaren eta arrazionaltasunaren printzipioez gainera, kontuan hartu behar da zerbitzu horiek ezinbestekoak direla, beren egoera pertsonala dela kausa, oinarrizko beharrak beren kasa eta zuzenean aurrera eraman ezin dituzten herritarrei arreta egokia emateko. Horregatik guztiagatik, zerbitzu horiek funtsezko gisa baloratzen eta sailkatzen dira, eta, hortaz, beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR