47/2019 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen eta errebokatzen baitira departamentuaren ordezkari izateko ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, zeina nahitaezko modua baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da Administrazio Publikoak 40/2015 Legean adierazitako bide eta aplikazio telematikoen bidez komunikatu behar direla eta beren izaera juridikoaren araberako tratamendua behar dutela, gainerako pertsona juridikoena ez bezalakoa. Dena dela, aplikazio jakin batzuetan sartzeko, beharrezkoa da departamentu bakoitzaren eta haren menpeko erakunde autonomoen ordezkariaren sinadura elektronikoa izatea, baita Nafarroako Gobernuarena berarena ere, kasuan kasuko aplikazioaren kudeaketa zeini esleitzen zaion.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez kontseilariei baimena eman zitzaien, foru agindu bidez, izenda ditzaten beren menpeko departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak. Halaber, erabaki zen Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak ahalmena izatea Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala izan behar duten pertsonak izendatzeko.

Orobat, xedatzen da ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere baliogabetu daitezkeela.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak apirilaren 27an emandako 64/2017 Foru Aginduaren bidez, izendatu ziren departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala eta Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukiko duten pertsonak.

Zehazki, honako hauek izendatu ziren Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuaren ordezkariaren ziurtagiri digitala edukitzeko: Olga Artozqui Morrás andrea, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko idazkari tekniko nagusia zen aldetik, eta Alicia Paz Gordo andrea, Argibide eta Erregistro Bulegoko arduraduna zen aldetik.

Orobat, Alicia Paz Gordo andrea izendatu zuten Nafarroako Gobernuaren IFZri lotutako ziurtagiri digitala edukitzeko, Gobernuari formalki zuzendutako jakinarazpen elektronikoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR