47/2015 FORU AGINDUA, ekainaren 2koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetan, Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzen da, egitura garatzen eta ordutegia finkatzen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Batxilergoaren antolaketa berria maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 32.etik 38.era bitarteko artikuluetan garatzen da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren.

Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, hura garatzeko abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua argitaratu zen, zeinaren bidez ezartzen baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma.

1105/2014 Errege Dekretuak curriculumaren konfigurazio berri bat ezarri zuen, autonomia franko handitzea ekartzen zuena, bai Hezkuntza Departamentuarentzat bai ikastetxearentzat, zeren sistema malguagoa da, ahalbidetzen baitu egiazko eskaerara egokitzea prestakuntza eskaintza eta haren ibilbideak, eta errazten baitu ikastetxeak espezializa daitezela, eta, horretaz gain, ekitatea, berdintasuna eta inklusioa dituen hezkuntza eskaintza planteatzen du.

Batxilergoa zenbait modalitatetan antolatzen da: Zientziak, Giza eta Gizarte Zientziak, eta Arteak, eta modu malguan antolatuta dago, ikasleei prestakuntza espezializatua eskaintzeko, prestakuntzarako dituzten asmo eta interesen arabera, edo batxilergoa bukatutakoan bizitza aktiboan sartzea ahalbidetzeko.

Aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Batxilergoaren curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez.

Bestalde, aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 26. eta 28. artikuluen 6. atalean ezartzen da ezen enborreko irakasgaien multzoari gutxienez dagozkion irakastorduak, modu orokorrean kontatuta Batxilergoko lehenbiziko eta bigarren ikasmailetarako, ez direla izanen hezkuntza Administrazio bakoitzak horietako bakoitzerako ezarritako irakastordu guztien %50 baino gutxiago.

Aurreko lerroaldean azaldutakoa kontuan izanik, eta orain arteko esperientziaren argitan, hobe da denbora jakin bat zehaztea irakasgai bakoitza tratatzeko, ahalik eta gehien gara daitezen ikasle guztientzat oro har ezarritako ahalmen pertsonalak, gaitasunak eta helburuak.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen bidez, Batxilergoko hezkuntza eskaintzaren konfigurazioa ezartzen du, baita hura osatzen duten irakasgaien irakastorduen esleipena ere.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin. Honen bidez arautzen dira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan ezarritako Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duena; abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duena; eta Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Foru agindu honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuko ikastetxeetan Batxilergoko irakaskuntzen ezarpena arautzea, egitura garatzea eta ordutegia finkatzea.

  2. artikulua. Printzipio orokorrak.

    Batxilergoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Oro har, 30 ikas saio izanen da asteko ordutegia Batxilergoko G edo G/A ereduak dituzten ikastetxeetan. Irakaskuntza horien D edo D/A ereduak dituzten ikastetxeetan 34 ikas saiokoa izanen da, eta ikas saioek 55 minutu iraunen dute.

    2. Foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ezarritako banaketa errespetatuko da ikasleen asteko ordutegian.

    3. Ikastetxeek eska dezakete ordutegiari astean bost ikas saio gehitzea gehienez, eta, betiere, astean 35 ikas saio izanen dira gehienez. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handitzea ekarriko ikastetxe pribatu itunduetan, ezta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barrenean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

    4. Era berean, Batxilergoko D edo D/A ereduak dituzten ikastetxeek, beren hezkuntza proiektuarekin bat, baldin astean 34 ikas saio baino gutxiago izan nahi badituzte, eskola ordutegia aldatzeko eskatu beharko dute, astean 4 ikas saio gehienez ere. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barnean, ordutegia murrizteko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

    5. Batxilergoa D edo A hizkuntza ereduen arabera egiten duten ikasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia izanen dute etapako bi ikasmailetan.

    6. Berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete ikastetxeek, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuaren baimena izanik, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

    7. Hautatu daitezkeen irakasgai gisa ikasleei eskainitako irakasgaiak irakasteko, beharrezkoa izanen da gutxienez ere 20 ikaslek hautatzea. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostena izanik, egoera zehatzak balora ditzake, eta baimendu dezake orokorki ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izatea irakasgai horiek emateko.

    8. Aurreinskripzioan gurasoek edo legezko tutoreek hala eskatzen badute, ikastetxeak bermatuko du Erlijio irakaskuntzak emanen direla.

  3. artikulua. Ikasmailak eta modalitateak.

  4. Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretuan xedatutakoarekin bat, Batxilergoak bi ikasmaila ditu, eta zenbait modalitate desberdinetan garatuko da.

  5. Batxilergoa honako modalitate eta ibilbideetan garatuko da:

    1. Zientzien modalitatea.

      –Osasun Zientzien ibilbidea.

      –Zientzien eta Ingeniaritzaren eta Teknologiaren ibilbidea.

    2. Giza eta Gizarte Zientziak.

      –Giza Zientzien ibilbidea.

      –Gizarte Zientzien ibilbidea.

    3. Arteak.

      –Arte plastikoen, diseinuaren eta irudiaren ibilbidea.

      –Arte eszenikoen, musikaren eta dantzaren ibilbidea.

  6. artikulua. Ikasleek hauta ditzaketen irakasgaiak.

  7. Ikasmaila bakoitzeko nahitaezko irakasgaiez gain, ikasleek hautatzeko irakasgai bat edo gehiago izan beharko ditu, hizkuntza ereduaren arabera, foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan xedatutakoarekin bat. Horretarako, ikastetxeko zuzendaritzak ikasleen interes eta beharretarako egokiena den eskaintza taxutuko du, kontuan izanik ezen bai Atzerriko Bigarren Hizkuntza bai Nafarroako Geografia eta Historia nahitaez eskaintzekoak direla.

  8. Halaber, nahitaez eskaintzekoak izanen dira irakasgai hauek:

    –Filosofiaren Historia, Batxilergoko bigarren ikasmailan, Zientzien eta Arteen modalitateetan.

    –Grekoa I, Literatura Unibertsala eta Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika I, Giza Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Grekoa II, Artearen Historia, Gizarte Zientziei Aplikatutako Matematika II eta Geografia, Giza Zientzien ibilbideko bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Ekonomia eta Latina I, Gizarte Zientzien ibilbideko lehenbiziko ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Enpresaren Ekonomia, Geografia, Latina II eta Administrazioaren eta Kudeaketaren Oinarriak, Gizarte Zientzien ibilbidearen bigarren ikasmailan, Giza eta Gizarte Zientzien modalitatean.

    –Mundu Garaikidearen Historia eta Literatura Unibertsala, Batxilergoko lehenbiziko ikasmailan, Arteen modalitatean.

  9. Edozein izanik ere Hezkuntza Departamentuak diseinatutako eta baimendutako irakasgai kopurua, ikastetxeko ikasmaila bakoitzean bi irakasgai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR