468/2019 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako toki entitateei (udal eta kontzejuei) 0 eta 3 urte arteko Haur Hezkuntzako ikastetxeetan obrak egiteko dirulaguntzak emateko deialdia ebazten duena. Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak apirilaren 30ean emandako 250/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu da Nafarroako udal eta kontzejuei xede horretarako dirulaguntzak ematea onets dadila.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

  1. Erantsitako I. eranskina onestea. Eranskin horretan, Nafarroako udal eta kontzejuei onartutako eta ukatutako dirulaguntza-eskaerak biltzen dira.

  2. Erantsitako II. eranskinean bildutako eskaeren hurrenkera onestea.

  3. III. eranskinean agertzen diren Nafarroako udal eta kontzejuei dirulaguntzak onestea; zenbatekoa, guztira, 193.421,50 eurokoa da.

  4. Dirulaguntza horien ordainketa 2019ko aurrekontuko “Obrak 0-3 urtekoen udal jabetzako ikastetxeetan” izeneko 410001-41810-7609-325106 partidaren kargura eginen da (40002933 kontabilitate espedientea) (453287 deialdi zenbakia), obrak bukatu ondoko ordainketa bakarraren bidez.

  5. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari, Obren Atalari eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuko Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

  6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

  7. Ebazpen hau eta bere eranskinak udal eta kontzeju interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko duela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko uztailaren 30ean.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

I. ERANSKINAAurkeztutako eskaerak 2019an - Onartuak eta ezetsiak–Onartutako eskaerak
TOKI ENTITATEA IKASTETXEA DIRULAGUNTZAREN XEDEKO OBRA AURREKONTUA(euro) (BEZik gabe)
1 Altsasuko Udala “Txirinbulo” HE Hesiak jartzea, portxea gainerako patio irekitik bereizteko 6.336,00
2 Altsasuko Udala “Txirinbulo” HE PVCzko gainazala bularreko haurren patioan 1.550,00
3 Altsasuko Udala “Txirinbulo” HE Hondartegiari babesa jartzea 1.115,00
4 Altsasuko Udala “Txirinbulo” HE Kautxuzko estaldura patioan 2.200,00
5 Altsasuko Udala “Txirinbulo” HE Segurtasun-pertsiana sarbide nagusian 3.000,00
6 Aranguren Ibarreko Udala “Ttipi-Ttapa Mutiloa” HE Kanpoko patioa estaltzea 34.500,07
7 Arbizuko Udala “Kattuka” HE Kanpoaldean estalpea eraikitzea 20.754,00
8 Artaxoako Udala “Artaxoa” HE Estalpeko sabaian esku hartzea-Isolamendu iraunkorra 10.894,82
9 Artaxoako Udala “Artaxoa” HE Eraikinaren teilatuan esku hartzea-Isolamendu iraunkorra 18.303,60
10 Berriobeitiko Udala “Artika” HE Kanpoaldean portxea eraikitzea. (A fasea) 51.616,68
11 Berriobeitiko Udala “Artika” HE Patio zentrala eraberritzea. (B fasea) 18.825,49
12 Buñuelgo Udala “Buñuelgo HE publikoa” HE Kanpoko zurajea berritzea, iragazketengatik eta energia aurrezteko 4.570,00
13 Buñuelgo Udala “Buñuelgo HE publikoa” HE LED motako argiztapena instalatzea 708,00
14 Buñuelgo Udala “Buñuelgo HE publikoa” HE Aire girotuko sistema instalatzea 5.238,76
15 Cadreitako Udala “Colorines” HE Biltegia handitzea 20.746,35
16 Cascanteko Udala “Coloretes” HE Klimatizazio sistema akustikoki ixtea 7.343,90
17 Doneztebeko Udala “Askin” HE Leihoetan eguzkitik babesteko sistema jartzea 4.743,30
18 Lizarrako Udala “Arieta” HE Pergolak patioan 44.790,39
19 Leringo Udala “Amado Alonso” HE Kanpoko zurajea, segurtasunagatik 4.494,38
20 Orkoiengo Udala “Ostadar” HE Oholtza altua eta baranda jartzea 2.062,00
21 Orkoiengo Udala “Ostadar” HE Ispiluak jartzea ikusgarritasuna hobetzeko (itopuntuak) 920,00
22 Oteitzako Udala “San Salvador” HE Zuhaitz-txorkoak betetzea iparraldeko patioan 1.030,00
23 Oteitzako Udala “San Salvador” HE Iturria jartzea iparraldeko patioan 754,00
24 Oteitzako Udala “San Salvador” HE Zurezko hesia jartzea hegoaldeko patioko baratzeen eremuan 678,60
25 Oteitzako Udala “San
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR