465/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua indarrik gabe uzten duena. Haren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 11n eman 186/2011 Foru Aginduaren bidez, herri-lurretan edo parekatuetan presiozko sareen bidezko barne-banaketarako inbertsioen finantzaketa arautu zen, nekazaritza azpiegituren xedeko jarduketa eremuetan lurrak ureztalur bihurtu edo ureztatzea modernizatzen denean.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 15eko 187/2015 Foru Aginduak maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua aldatu zuen, eta %25etik %5era murriztu lurzatiko instalazioan egindako inbertsioaren kostu osoaren gaineko diru-laguntza, ondoko baldintzak betetzen direnean:

  1. Ureztalur bihurtuta dauden berdinetsitako lurren edo herri-lurren %60, gutxienez, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan lehentasunezkotzat katalogatuta dauden nekazaritzako ustiategiei esleituta badago. Eta, halaber,

  2. Diru-laguntzarako eskaeraren xede diren herrilur loteen edo parekoen esleipen-hartzaileen %75ek, gutxienez, ureztaketak eta ongarridun ureztaketak programatzeari buruzko prestakuntza ikastaro homologatuak egin dituztela. Ikastaro horiek amaitzeko urtebeteko epea izanen da, herrilurretako lurzatiko interes orokorreko obrak, proiektu bakoitzari dagozkionak, entregatzen diren egunetik hasita.

  3. Diru-laguntzarako eskaeraren xede diren herrilur loteen edo parekoen esleipen-hartzaileen %75ek, gutxienez, frogatu behar dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ur kontsumorako ezarritako jarraibideak betetzen dituztela, dela lehenbiziko ureztatze-kanpaina osoan, behin Administrazioak toki erakundearen edo parekoaren esku utzi ondoren proiektu bakoitzean herrilurretako lurzatian egindako interes orokorreko obrak, dela obren entrega hori egin eta hurrengo urte naturalean (urtarriletik abendura).”

Bestalde, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programan (Europako Batzordearen 2015eko azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Erabakiaren bidez onetsia), 4. neurria dago sartuta, “Inbertsioak aktibo fisikoetan” izenekoa, eta berariaz 4.3.6 eragiketa, “Herri-lurrak ureztatzeko ekipamenduaren azpiegituretarako inbertsioak” izenekoa. Hortaz, bidezkoa da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 186/2011 Foru Agindua indarrik gabe uztea.

Nafarroako Gobernuaren 2016ko azaroaren 30eko Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiari 521.543 euroko gastu konpromiso berriak hartzeko, 2016ko ekitaldiari egoztekoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR