462E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

18. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 28a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 462E/2019 FORU AGINDUA, abenduaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasun Departamentuko Osasuneko zuzendari nagusiaren eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena. Urriaren 30eko 269/2019 Foru Dekretuaren bidez, Osasun Departamentuaren egitura organikoa onetsi zen. Horren arabera, departamentuak Osasun Zuzendaritza Nagusia eta Idazkaritza Tekniko Nagusia izanen ditu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2. artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako arituko direnak, baita zuzenean horien menpe dauden beste administrazio organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak ere, titularrak kanpoan daudenean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratzen den kasuetan. Ordezkapena baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, salbu eta baldintza hori ezarrita duten kasuetan.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1.–Osasuneko zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo ezintasun pertsonalen bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR