461/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Kostu bidezko ondare eskualdaketen gaineko zerga. Partikularrei erositako ondasun higigarriak” izeneko 601 eredua onetsi eta honako hauek aldatzen dituena: Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 1/2011 Foru Agindua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 620 eredua (zenbait garraiobide erabilien eskualdaketari buruzkoa) eta 743 eta 789 ordainketa gutunak, J-50 eta 630 ereduei dagozkienak, hurrenez hurren, onesten dituena eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 2/2011 Foru Agindua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak, kostu bidezko ondare eskualdaketen eta sozietate-eragiketen modalitatekoa eta egintza juridiko dokumentatuen modalitatekoa, hurrenez hurren, onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Autolikidazioaren 601 eredua onestea du xede foru agindu honek; eredu hori kostu bidezko ondare eskualdaketetan aurkeztu behar da, zergaduna enpresaburu edo profesional bat denean eta eskualdaketaren xedea partikularrei erositako ondasun higigarriak direnean haiek berriz saltzeko, salbu balore higigarriak eta txatar bihurtzeko ez diren garraiobide erabiliak.

Orain arte, eskualdaketa horiek 600 edo 620 ereduen bidez aitortu behar izaten ziren, kasuen arabera, baina jarduera ekonomiko horietan diharduten saltokien kopurua berriki handitu denez, egokitzat jo da autolikidaziorako eredu berri bat onestea, haien aitorpena errazteko, eta hiru hilean behineko likidazio aldia ezarri da. Horrexen ondorioz, aipatu eskualdaketak 600 eta 620 ereduetatik aparte aitortuko dira; beraz, foru agindu honetako azken xedapenetako lehenak eta bigarrenak alderdi horretan aldatzen dute Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 1/2001 Foru Agindua, hau da, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 620 eredua (zenbait garraiobide erabilien eskualdaketari buruzkoa) eta 743 eta 789 ordainketa gutunak, J-50 eta 630 ereduei dagozkienak, hurrenez hurren, onesten dituena, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 24ko 2/2011 Foru Agindua, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioko 600 eta 605 ereduak, kostu bidezko ondare eskualdaketen eta sozietate-eragiketen modalitatekoa eta egintza juridiko dokumentatuen modalitatekoa, hurrenez hurren, onesten dituena.

Autolikidazio hori telematika bidez, Internet baliatuz, aurkeztu beharko da 601 ereduaren bitartez, eta likidazio aldian, hau da, hiruhileko naturalean egindako erosketa guztiak hartuko dira kontuan. Eskuratutako ondasunen zerrenda jasotzen duen aitorpena gehitu beharko zaio autolikidazioari, ondasun bakoitzaren deskripzioa, noiz eskuratu den, nor izan den eskualdatzailea eta hura eskuratzeko ordaindu dena zehaztuta.

Apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen Testu Bateginaren 39.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, subjektu pasiboek, zerga aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra zehaztu beharko dute autolikidazioa eginez eta araudiak ezarritako toki, modu eta epeetan haren diru-sarrera eginez.

601 eredua aurrez ordaintzekoa dela kontuan hartuta, aitorpena aurkeztu ahal izateko, aurrez ordainketa hori tramitatu eta egiaztatu beharko da.

Ordainketa egin dela egiaztatzeko, kode bat (Erreferentzia Zenbaki Osoa) erabiltzea erabaki da. Nafarroako Zerga Ogasunaren ordainketa telematikoaren sistemari atxikitako finantza entitateetako sistema informatikoek kode hori automatikoki sortzen dute, haietan diru-sarrera egindakoan. Sistema hau, azpiegitura kriptografiko batean oinarritua, fidagarria, segurua eta bizia da, eta haren erabilera oso zabaldua dago finantza entitateen artean. Nafarroako Zerga Ogasunak nahi du Nafarroako Foru Komunitatean diru-bilketaren kudeaketan laguntzaileak diren finantza entitate guztiak atxiki daitezela ordainketa telematikoaren sistema honetara. Sistema hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR