46/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Nafarroako Berotegiko Tomatearen Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

94. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 46/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Nafarroako Berotegiko Tomatearen Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten duena. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

143/1997 Foru Dekretuak, zeina maiatzaren 26koa baita, eta Nafarroako produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen baititu, besteak beste honako hauek ditu zehazten ditu: helburua eta aplikazio esparrua; produkzio integratuaren definizioa; bereizketa-sistemak; laboreei buruzko erregelamenduen norainokoa; kontrol eta ziurtapen entitateen aintzatespena; eta Nafarroako Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordearen sorrera 2018an, Nafarroako produkzio integratuari buruz indarrean zegoen araudia berraztertu zuten Nekazaritzako Elikagaietarako Nafarroako Teknologia eta Industria Institutuko (INTIAko) teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da araudian aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Sortu eta ezarriz geroztik, freskoan egindako ortu- eta fruta-produktuen ekoizpen integratuaren logotipoa erabiltzeko baimenek lotura izan dute operadoreak Egokitzaileen eta/edo Eraldatzaileen Erregistroan inskribatzearekin, eta, produktu freskoen kasuan, Freskoan egindako Baratzeko Produktuen Erregelamendu Teknikoa betetzearekin, zeinak produktuak jarduera horretarako instalazio egokietan manipulatzearen araberako baldintzak jasotzen baititu.

Ekoizleek eskatu baitute baimena emateko, logotipoa erabiltzeko finkako egokitzapenean (kaxaratzea) eta ekoizpenaren zuzeneko merkaturaketan, berotegiko tomateari dagokionez, egokitze-jarduera kontuan hartu gabe, eta INTIA Ziurtapenaren aldeko irizpena izanda, egokitzat jotzen da indarreko araudia aldatzea modu horretan, Nekazaritzako Ekoizpen Primarioko Jardunbide Onetan ezarritakoari jarraikiz.

Foru arau horren aurretik, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatutako ekoizleak behartuta zeuden urtero beren partzeletako lurra aztertzera, baina, sektoreak proposatuta, egoki da hori aldatzea, eta azterketa nahitaezkoa izan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR