46/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, lehiaketa publikoa onesten duena Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lurreko telebista digitalerako (LTD) irrati-maiztasunen espektruaren lurralde plangintza nazionalaren arabera (martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretua), Nafarroako Foru Komunitateak esleitu gabe dauden zazpi kanal ditu gaur egun (hau da, haien bidez ikus-entzunezko zerbitzua emateko moduko titularrik ez dute), Nafarroari esleitutako bost multiplex lokaletatik lautan banatuak: Lizarrako multiplexean (24. kanalaren bidez emititzeko bi lizentzia), Zangozakoan (bi lizentzia 45. kanalaren bidez) eta Tuterakoan (bi lizentzia 39. kanalaren bidez).

Aplikaziorako oinarrizko araudian, zehazki, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 27. artikuluan, ezarrita dago zein epe dituen administrazio eskudunak, kasu honetan Nafarroako Gobernuak, ikus-entzunezko zerbitzuen lizentziak banatzeko lehiaketen deialdia egiteko. Gainera, badago arlo hori garatzen duen foru arau bat ere, urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzkoa.

Horregatik guztiagatik, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak baldintza-agiri batzuk prestatu ditu lurreko telebista digital lokalen bidezko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak lehiaketara ateratzeko. Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, baldintza-agirietan jasotzen dira haren 12. artikuluan baloraziorako ezarritako gutxieneko betebehar guztiak, hiru multzo nagusitan banatuta: telebista-eskaintza; ekonomiaren eta enpleguaren sorrera; eta telebistako seinalea sortu, garraiatu eta hedatzeko eskaintza teknikoa.

Lehiaketan sartutako lizentzietarako eskaintza onenak aukeratzeko ezarri diren irizpideak objektiboak, gardenak, ez-baztertzaileak eta neurrizkoak dira. Irizpide horien helburua da ezaugarri hauek dituzten telebista-eskaintzak aukeratzea: euskarri teknikoa dutenak, ekonomikoki bideragarriak, enplegua sortzen duten eta iraunkorrak diren enpresa-proiektuak aurkezten dituztenak, eta telebista-eskaintza errealista dakartenak, kalitatean oinarritua, lizentziari dagokion barrutiko edukiekin batera lizitatzaileek libreki proposatzen dituzten Nafarroari lotutako beste programa batzuk konbinatuz, horrela, oro har, herritarrek ikus-entzunezko komunikazio aberats eta askotarikoa jasotzeko duten eskubideari erantzun ahal izateko.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak egindako proposamen-txostena ikusirik, Nafarroako Foru Komunitatean ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateari buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Lehiaketa publiko baterako deialdia egitea lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko lizentziak banatzeko. Lizentzia horiek estaldura lokaleko zazpi kanaletan emititzeko dira, zenbaki eta eskualde hauetan erreserbatuta baitaude: Lizarra (24), Zangoza (45), Tafalla (31) eta Tutera (39).

  2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

  3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es) argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Telekomunikazioen Ikuskapenerako Nafarroako Burutzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

  5. Foru agindu honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Iruñean, 2017ko azaroaren 14an.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

    LTD LOKALERAKO OINARRIAK

    Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalaren zerbitzua emateko lizentziak banatzeko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak

  6. oinarria.–Xedea.

    Baldintza-agiri honen xedea da lurreko telebista digitaleko (hemendik aurrera LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko lehiaketa publikoa arautuko duten baldintzak ezartzea. Lizentzia horiek leku librea duten estaldura lokaleko Nafarroako lau kanal anizkoitzei dagozkie, zeinek, guztira, lizentzia esleitu gabe dauden zazpi kanal hartzen baitituzte.

    Tokiko Telebista Digitalaren Plan Tekniko Nazionala onesten duen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuak Nafarroarentzat xedatutakoari jarraikiz, honako eskualde hauetan dauden multiplex lokalak dira:

    –Lizarrako multiplex lokala (24. kanala): bi kanal eskuragarri.

    –Zangozako multiplex lokala (45. kanala): bi kanal eskuragarri.

    –Tafallako multiplex lokala (31. kanala): kanal bat eskuragarri.

    –Tuterako multiplex lokala (39. kanala): kanal bat eskuragarri.

  7. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

    Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

    Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluak lizentzia baten titular izateko ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek (ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak).

    Nafarroako telebista-eskaintzan aniztasuna bermatu eta sustatzeko asmoz, Nafarroan lurreko telebista digitaleko zerbitzua emateko lizentziaren titularrek ezin izanen dute lehiaketa honetan parte hartu. Gainera, lehiaketa honen bidez LTD lokaleko komunikazio zerbitzuen lizentzia bat lortu nahi duten pertsona fisiko eta juridikoek eskaera bakar bat aurkezten ahalko dute eskualde bakoitzeko. Lizitatzaileek eskaintza bakarra aurkezten ahalko dute lehiaketa honetan sartutako lau eskualdeetako bakoitzean; hortaz, gehienez ere, lau proposamen aurkezten ahalko dituzte. Eskatzaile batek eskualderen baterako eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, lehenbizi erregistratzen dena baizik ez zaio onartuko, eta aurkezten dituen gainerakoak baztertuko dira.

    Horren ondorioetarako, enpresa talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera bat baino gehiago aurkezten badituzte, ulertuko da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera, eskaera guztiak eskatzaile bakar batenak direla.

    Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu udalerri bererako, banaka nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du eskatzaile horrek udalerri horretarako aurkeztutako eskaera guztiak ez onartzea.

  8. oinarria.–Irekian emititzeko programazioa eta Nafarroako hizkuntza ofizialetan egindako programazioa.

    Lehiaketaren xede diren zazpi lizentzietako bakoitzak programazio irekiaren bidez eman beharko du lurreko telebista digitalaren zerbitzua, eta komunikazio hizkuntza Nafarroako Foru Komunitatean koofizialak diren hizkuntzetatik edozein izanen da.

  9. oinarria.–Iraupena.

    Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28.artikuluan aipatzen diren berritzeak.

    Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.

  10. oinarria.–Organo eskuduna.

    Eskaerak tramitatzea eta lehiaketaren espedientea kudeatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Komunikazio Zerbitzuari dagokio.

    Lizentziak adjudikatzea Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari dagokio.

  11. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.

    Lizentzien adjudikazio-hartzaileak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartzen dituzten konpromisoak bete beharko dituzte, baita betebehar eta baldintza hauek ere:

    1. Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

    2. Katean emititzeko edukiak mugatzea, eta, horretarako, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 22.3 artikuluan ezarritakoa betetzea: telebista lokalerako lizentzia bat emanda ere, ez da zilegi izanen beste entitate baimendu batzuekin katean emititzea asteko emisio-denbora osoaren %25 baino gehiago, ordutegi ezberdinean bada ere. Portzentaje hori ezin da inolaz ere metatu 21:00etatik 24:00ak arteko ordutegian. Ez dira katean egindako emanalditzat jotzen tokiko telebista komunikazioaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR