46/2016 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 84. artikuluak ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak prestakuntza bultzatuko duela kirol jardueren esparruan. Halaber, 85. artikuluari jarraikiz, kirol arloko zerbitzu teknikoetan aritzeko ezinbestekoa da dagokion tituluaren jabe izatea, kirol gaietan indarra duten arauekin bat.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak diru-laguntza publiko guztiak arautzen ditu, eta bertan ezartzen dira printzipio orokorrak, kontzeptuak, irizpideak, eskumenak, betebeharrak eta erantzukizunak, bai eta diru-laguntzak esleitu, kudeatu eta kontrolatzeko prozedura ere. 17.1 artikuluan, xedatzen du diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen direla, salbu eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, Gobernuak banakako ebaluazio araubidea baimentzen duenean.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak zenbait eskasia atzeman ditu oinarrizko kirolean esku hartzen duten monitore eta entrenatzaileen prestakuntzan. Inguruabar hori kezkagarria da, adingabeei eskaintzen zaizkien jardueren kalitate eta segurtasun baldintzetan eragina duen heinean. Horregatik estrategia bat ezarri da, adingabeen lehiaketetan kirolariak lagundu eta zuzentzen dituzten monitore eta entrenatzaile guztiek gutxieneko prestakuntza eta titulua izan ditzaten.

Azkeneko urteotan kirol teknikarien prestakuntzetan garapen kuantitatibo eta kualitatibo esanguratsua gertatzen ari da, hala araubide bereziko irakaskuntza arautuetan nola titulu berriak onestera bideratzen den aldi iragankorreko irakaskuntzetan. Prestakuntza horiek dakartzaten eskakizunen ondorioz, garestitu egin dira dauden modalitateetako monitore edo entrenatzaile izateko diploma eskuratzeko ikastaroak, eta horrek zailtzen du aipatu modalitateetara iristea.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren ustez, maila desberdinetan kirol monitore edo entrenatzaileen prestakuntza sustatzea bide zuzena da gure komunitatean garatzen diren kirol programak eta jarduerak hobetzeko.

Azaldutakoaren ondorioz, bidezkotzat jotzen da kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko laguntzetarako deialdia egitea, haien jarduketen kalitatea hobetzeko. Jarraibide horrek lehentasuna izan behar du prestakuntzaren beheko mailetan, kontuan hartuta zer lotura duten adingabeentzako kirol jardueren programekin, zeinen adierazgarri nagusia Nafarroako Kirol Jokoak baitira.

Helburua izanik deialdia irekita egotea kasuko epealdi osoan sortzen diren ekimen guztientzat, eta horrela aprobetxamendu hobea ateratzea esleitutako baliabideei, banakako ebaluazioaren araubidea baliatzea proposatzen da.

Aurrekoarekin bat Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 2an hartutako Erabakiaren bidez, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari baimena eman zitzaion deialdia onesteko, banakako ebaluazio araubidean, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetan parte hartzen duten kirol klubei eta pertsonei diruz laguntzeko.

Proposatzen diren laguntzei aurre egiteko, 30.000 euroko gastua aurreikusi da Nafarroako 2016ko aurrekontu orokorretako “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336104 kontu-sailaren kargura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako laguntzen deialdia onestea, banakako ebaluazio araubidean, foru agindu honen 1. eta 2. eranskinetan ezarri diren oinarriei jarraikiz. Kontuan hartu behar da laguntza hauek ematea, betiere, aurrekontuan diru-izendapena izatearen menpe dagoela.

  2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen 1. eta 2. eranskinetan jaso dira, maila bakoitzean laguntzen zenbatekoa zehazteko prozedura barne.

  3. 30.000 euroko gastua baimentzea 2016ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A51304809-336104 kontu-sailaren kargura.

    Eskaerak aurkezteko epean kontu-sail horretan aurrekontu erabilgarririk bada, gehienez ere 40.000 eurora arte igotzen ahalko da deialdi honetan aurreikusten den gastua, “Kirol prestakuntzarako laguntzak” izeneko A50002-A5130-4809-336104 kontu-sail...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR