46/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren antolaketa berria maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 22.etik 31.era bitarteko artikuluetan garatzen da, abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren.

Lege organiko hori garatzeko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duen abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua argitaratu da.

1105/2014 Errege Dekretuak curriculumaren konfigurazio berri bat ezarri zuen, autonomia franko handitzea ekartzen zuena, bai Hezkuntza Departamentuarentzat bai ikastetxearentzat, zeren sistema malguagoa da, ahalbidetzen baitu egiazko eskaerara egokitzea prestakuntza eskaintza eta haren ibilbideak, eta errazten baitu ikastetxeak espezializa daitezela, eta, horretaz gain, ekitatea, berdintasuna eta inklusioa dituen hezkuntza eskaintza planteatzen du.

Aipatu abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoaren ondorioz, Nafarroako Gobernuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma garatu du bere eskumen eremurako, dagokion foru dekretuaren bidez.

Bestalde, aipatutako abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretuaren 13. eta 14. artikuluen 5. atalean ezartzen da ezen irakasgai ardatzen multzoko gaiei gutxienez dagozkien irakastorduak, modu orokorrean kontatuta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ziklorako eta laugarren ikasmailarako, ez direla izanen hezkuntza Administrazio bakoitzak horietako bakoitzerako ezarritako irakastordu guztien %50 baino gutxiago.

Kontuan hartuta aurreko lerroaldean adierazitakoa eta orain arte metatu den esperientzia, hobe da denbora jakin bat zehaztea irakasgai bakoitza tratatzeko, ikasle guztientzat oro har ezarritako ahalmen pertsonalak, gaitasunak eta helburuak ahalik eta gehien gara daitezen.

Horregatik, Hezkuntza Departamentuak, foru agindu honen bidez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eskaintzaren konfigurazioa ezartzen du, baita hura osatzen duten irakasgaien irakastorduen esleipena ere.

Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du foru agindu hau onets dadin, zeinaren bidez Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarentzat ezarritako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzen baitira, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde eremuan diren ikastetxe publiko, pribatu eta pribatu itunduetarako.

Foru agindu hau prestatzerakoan ondokoak hartu dira kontuan: abuztuaren 31ko 1070/1990 Errege Dekretua, irakaskuntza ez-unibertsitarioko eginkizun eta zerbitzuak Estatuak Nafarroako Foru Komunitatearen esku uztea onesten duena; abenduaren 26ko 1105/2014 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko oinarrizko curriculuma ezartzen duena; eta Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen foru dekretua.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

    Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako ezarritako irakaskuntzen ezarpena eta ordutegia arautzea du xede foru agindu honek, hura abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatu ondoren, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean diren ikastetxe publikoetarako zein ikastetxe pribatuetarako eta pribatu itunduetarako.

  2. artikulua. Printzipio orokorrak.

    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek, hala publikoek nola pribatuek eta pribatu itunduek, printzipio orokor hauek bete beharko dituzte:

    1. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmaila bakoitzean eskola jarduerak 175 egun izanen ditu gutxienez. Kopuru horretan ikasle guztiek, laugarren ikasmaila bukatzean, ebaluazioetan eman beharreko egunak sartuko dira.

    2. Oro har, ikasleen asteko ordutegia 55 minutuko 29 ikas saiokoa izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasmaila bakoitzean. Gainera, ikasleek tarte bat izanen dute astero tutorearekin egoteko.

    3. Ikastetxeek eskola ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, 5 ikas saio gehiago arte, hain zuzen. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handitzea ekarriko ikastetxe pribatu itunduetan, ezta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Familiei ez die inolako kosturik sortuko. Hezkuntza Departamentuak, egutegiari eta ordutegi orokorrari buruz urtero argitaratzen duen araudiaren barrenean, ordutegia luzatzeko eskaerarako prozedura zehaztuko du.

    4. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza D edo A hizkuntza ereduen arabera egiten duten ikasleek Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaia izanen dute etapako ikasmaila guztietan.

    5. Berek diseinatutako irakasgaiak eskain ditzakete ikastetxeek, aldez aurretik Hezkuntza Departamentuaren baimena izanik, foru agindu honen lehenbiziko xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

    6. Ikasleek aukeratzeko eskaintzen zaizkien irakasgaiak emateko, 20 ikaslek aukeratu beharko dituzte, gutxienez ere. Nolanahi ere, Hezkuntza Departamentuak, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren aldez aurreko txostena izanik, egoera jakin batzuk balora ditzake, eta baimendu dezake orokorki ezarritako gutxieneko ikasle kopurua baino gutxiago izatea irakasgai horiek emateko.

    7. Tutorearen orientazioaren bidez ikasleei irakasgaiak eta curriculum hautuak egoki aukeratzen lagunduko zaie, beren interes, motibazio, gaitasun eta beharrak kontuan hartuta.

  3. artikulua. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ordutegia antolatzea.

  4. Foru agindu honen I. eranskinean ezarritakoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR