46/2015 FORU AGINDUA, maiatzaren 21ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” izeneko proiektua jendaurrean egoteko fasea ebatzi eta hura behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sustapeneko kontseilariak maiatzaren 22an emandako 69/2013 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zen “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektua, eta jendaurrean jarri zen, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren ondorioetarako eta ingurumenaren ebaluazioa egiteko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 497E/2013 Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen “NA-700 errepideko Ororbiako saihesbidea” eraikitzeko proiektuaren gainean.

Jendaurreko epean, ondoren laburbildu eta erantzuten diren alegazioak jaso ziren:

–1. alegazioa.

–Pedro Azparren Ocaña jaunak aurkeztua, Oltza Zendeako Udaleko alkate-udalburu gisa.

  1. Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

  2. Ollatibarko bidearen eremuan, kontuan izan dadila Aguachiquita errekako ukipena.

  3. Beharrezko neurriak har daitezela 11., 13., 14. eta 232. lurzatien gaineko zarataren eraginak murrizteko. Udal Planak herrigunearen ingurumari gisa definitzen duen eremuarekin muga egiten dute lurzati horiek.

  4. Beharrezko obren proiektua egin dadila NA-7010arekiko biribilgune aldean, ez dezan Zuloagako errekak errepidea moztu, hark gainezka egiten duenean.

  5. Saihesbideko obretatik sobera den lurra hartuko duten lurzatien jabeen baimena lor dadila.

    Erantzuna:

  6. Alegatutakoa ezetsi da. Gaur egungo NA-700 errepidea eta saihesbidea lotuko dituen biribilgunea maila berean proiektatuta dagoenez, Ollatibarko bideko gaineko pasabideak %15eko malda izanen luke, eta trazadura behartua oso. Horregatik baztertu da gaineko pasabidea eta beste bide bat proiektatu, saihesbidearen paraleloan Itzako bideraino.

  7. Proiektatutako obrek ez dute Aguachiquitako erreka ukituko Ollatibarko bidearen eremuan.

  8. Alegatutakoa ezetsi da. Alternatiben azterlanaren aldean, kontuan hartu da aldaketa bat jendaurrean egon den proiektuak jasotzen duen saihesbidearen trazaduran; izan ere, iparraldera eraman da eta, beraz, herrigunetik areago urrundu.

    Bestetik, Ingurumen eraginaren azterlanak badu legeriaren arabera egin den azterlan akustiko bat, eta handik ondorioztatzen da gaur egun ez dela neurri zuzentzailerik behar 11., 13., 14. eta 232. lurzatien ingurumarian. Aipatu lurzatiak ez daude 1367/2007 Errege Dekretuak ezarritako eremu akustikoetan.

  9. Alegatutakoa baietsi da, proiektuan sartzen baita NA-7010 errepideko bidegurutzeko drainatze lana handitzea.

  10. Jabeen baimena nahikoa izan daiteke, baina ez da ezinbestekoa okupaziorako, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera. Maileguek, zabortegiek, instalazioek edo ordezten diren zerbitzuek finketan ukitutako aldi baterako okupazioak eta proiektu honen trazadurak ukitutako behin betiko okupazioak legezko bermeak betez egiten dira, eta aipatu NDLan ezarritako prozedurari eta bat heldu diren xedapenei jarraituz.

    –2. alegazioa.

    Jesús Gárriz Ezcurra jauna.

    Saihesbideak Ollatibarko bidea moztuko duenez, oraingo trazadura manten dadila, gaineko pasabide baten bitartez.

    Ezin bazaio oraingo trazadurari eutsi, deusezta dadila OL5, OL4 eta OL3 finketan barnako trazadura, oso hurbil lotuko bailitzateke Itzako bidearekin eta finketarako sarbideak Itzako bidetik iparraldera dagoen bideak bermatuko bailituzke.

    Erantzuna:

    Ezetsi egiten da alegatutakoa. Gaur egungo NA-700 errepidea eta saihesbidea lotuko dituen biribilgunea maila berean proiektatuta dagoenez, Ollatibarko bideko gaineko pasabideak %15eko malda izanen luke, eta trazadura behartua oso. Horregatik baztertu da gaineko pasabidea eta beste bide bat proiektatu, saihesbidearen paraleloan Itzako bideraino. Bide paraleloa beharrezko da Ollatibarko bidea berritzeko, eta ukipena oso txikia, jabari publikoko hiru metroak aprobetxatzen direlako.

    –3. alegazioa.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR