45E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen indargabetzailearen 2. atalean ezarritako epea, hau da, udalez gaindiko proiektu sektorial gisa onetsiak izanik, eskubide osoz egindako ordezpena dela-eta orain lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena behar duten parke eolikoak egin eta abian jartzeko ezarri zena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

112. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 14a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 45E/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 6koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita parke eolikoetarako baimena Nafarroan arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren lehenengo xedapen indargabetzailearen 2. atalean ezarritako epea, hau da, udalez gaindiko proiektu sektorial gisa onetsiak izanik, eskubide osoz egindako ordezpena dela-eta orain lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena behar duten parke eolikoak egin eta abian jartzeko ezarri zena. Energia elektrikoaren hornidura interes ekonomiko orokorreko zerbitzu bat da, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 2. artikuluan xedatzen denez. Lege horretan energia iturri berriztagarriez baliatzen diren ekoizpen instalazioak arautzen dira, energia elektrikoa ekoizteko gainerako teknologien modu bertsuan, ezarri beharreko berezitasunak ukatu gabe.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak 2016-2030 aldirako onetsitako Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren S3 Estrategiaren arabera, energia berriztagarriena eremu ekonomiko estrategikoa da Nafarroarentzat.

Nafarroako Foru Komunitatearen esparru juridikoa, zeina ezarri baitzen Parke eolikoen ezarpena arautzen duen otsailaren 26ko 125/1996 Foru Dekretuaren bidez, nabarmen gaindituta gelditu da ondoren onetsi den araudiarekin. Horregatik, bat etorriz Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren 2016-2030 S3 Estrategian ezarritakoarekin, arau berri bat onetsi zen, maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretua, zeinaren bidez arautzen baita parke eolikoak baimentzeko prozedura Nafarroan. Foru dekretu berri horrek indarrik gabe utzi zuen 1996ko foru dekretua eta, horrez gainera, Nafarroan kokatzen diren parke eolikoen titularrek bete beharreko tramite administratiboen araudi berri bat ezarri zuen. Foru dekretu horren atarikoan hauxe jasotzen da: “Beraz, prozedura berria bat dator, zaharra baino areago, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearekin eta ingurumen nahiz hirigintza erregulazio berriarekin, helburua baita ziurtatzea prozesuaren funtzionaltasuna, tramiteen sinplifikazioa eta instalazio mota honen sustatzaileen segurtasun juridikoa”.

Esparru berri horretan, 56/2019 Foru Dekretu horren lehen xedapen indargabetzaileak hauxe xedatzen du bigarren atalean: “Foru dekretu honek indarra hartzen duenean osotara edo zati batean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR