459/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen dira Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 14ko 177/2010 Foru Agindua eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 295/2000 Foru Agindua (177/2010 Foru Aginduaren bidez hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko F 50 eredua onetsi zen, eta 295/2000 Foru Aginduaren bidez pezeta eta eurotako 180 ereduak onetsi ziren, eta eredu horien bidez, hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiten da –atxikipenak eta konturako sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak dira–, eta, bestalde, aipatu 180 ereduen barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributu Harmonizazioari buruzko urriaren 30eko 4/2013 Legegintzako Foru Dekretuak aldaketak egin zituen Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean; halaber, abenduaren 30eko 77/2013 Foru Aginduak aldaketak egin zizkien Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamenduari eta azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuari (hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duena). Horrek denak aldaketa handiak ekarri dizkio hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko F 50 ereduari.

Informazioa emateko betebehar honetan sartutako berritasun handienak dira eremu subjektiboarekin eta aitorpenean berean eman beharreko informazioarekin lotutakoak. Eremu subjektiboari dagokionez, eta azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 1. artikuluan xedatutakoarekin bat, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkeztera derrigortuen artean sarturik daude honako hauek: Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legea aplikatzekoa duten entitateak eta abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.3 artikuluan aipatutako izaera sozialeko entitate edo establezimendu pribatuak, enpresa edo lanbide jardueretatik bazter egiten diren ondasunen edo zerbitzuen eskuraketagatik, baita mota horretako jarduerak egiten ez badituzte ere. Ondorio horietarako, kontuan hartu behar dira entitate horietarako aitorpen betebeharretik berariaz salbuetsitako eragiketak, aipatutako 69/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 5. eta 6. ataletan jasotakoak.

Bestalde, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araubide erraztuaren mende dauden subjektu pasiboek hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko betebeharra mugatzeari dagokionez, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 2.b) artikuluan sartutako aldaketak ezartzen du ezen subjektu pasibo horiek hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean sartuko dituztela egiten dituzten ondasun eta zerbitzuen eskuraketak, baldin aipatutako zergaren erregelamenduaren 29.1 artikuluan aipatutako jasotako fakturen erregistro-liburuan idatzi beharrekoak badira. Beste alde batetik, eta 69/2010 Foru Dekretuaren 3.3 artikuluan sartutako aldaketan ezarritako moduan, aitorpen honetan informazioa emateko betebeharra handitu egiten zaie Kontratu publikoetako entitateei buruzko ekainaren 9ko 6/2006 Foru Legearen 2.2 artikuluan aipatutako Administrazio Publikoei: zerrenda batean agertu behar da zer pertsonari edo entitateri ordaindu zaizkien diru-laguntzak, sorospenak eta laguntzak, zenbatekoa gorabehera.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko edukiari dagokionez, 69/2010 Foru Dekretuaren 3. artikuluan sartutako aldaketek –batez ere Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kutxa-irizpidearen araubide berezi berriaren ondorioz sartutakoek– honako ondorio hauek ekarri dituzte: alde batetik, araubide berezi hau aplikatzekoa duten eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek, baita hartan sartutako eragiketen hartzaile diren subjektu pasiboek ere, beren urteko aitorpenean sartu behar dituzte urte naturalean sorrarazitako zenbatekoak, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 24. artikuluan sorrarazpenari buruzko arau orokorrarekin bat; eta, beste alde batetik, eragiketa horiek urte naturalean sorrarazitako zenbatekoen urteko aitorpenean ere sartu behar dira, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 108 terdecies artikuluan ezarritakoarekin bat, izan ere, horren arabera, araubide honetan, sorrarazpena kobrantzaren unean gertatzen da, edo, kobratu ez bada, eragiketa egin eta hurrengo urteko abenduaren 31n sorraraziko da. Orobat, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko edukiarekin loturik, zehazten da ezen jasotzen diren diru-laguntza, sorospen edo laguntza ez itzulgarriak aitortu beharreko eragiketatzat hartuko direla.

Horretaz gain, 69/2010 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluan, informazioa hiru hilabeteka xehakatua ematearen betebeharrean salbuespen gisa ezartzen da ezen Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kutxa-irizpidearen araubide berezia aplikatzekoa zaien eragiketak egiten dituzten subjektu pasiboek eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legea aplikatzekoa zaien entitateek urteko konputuaren oinarriaren gainean emanen dutela urteko aitorpenean nahitaez eman beharreko informazioa. Era berean, kutxa-irizpidearen araubide bereziaren barnean sartutako eragiketen hartzaileak diren subjektu pasiboek, orobat, urteko konputuaren oinarriaren gainean emanen dute eragiketei buruzko informazioa.

Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean zenbait eragiketa bereiz bete beharreko derrigortasunari dagokionez, azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuaren 4.1 artikuluan sartutako aldaketak berarekin dakar beste eragiketa batzuetatik ere bereiz adierazi behar direla, hots, hala gertatzen denean, alderdi berberen artean egiten diren beste eragiketa batzuetatik bereiz adierazi behar direla eragiketa horiek non subjektu pasiboa hartzailea den, abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 31.1.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta eragiketa horiek non Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsi diren aduanez besteko gordailu araubideari lotutako edo araubide horretara lotuak izatera bideratutako ondasunak izateagatik (araubide hori abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen eranskineko bosgarren atalean definitu zen) eta eragiketa horiek non aplikatzekoa den Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kutxa-irizpidearen araubide berezia.

Aldaketa horiek sartzearekin batera, beharrezkoa da F-50 ereduaren (Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena) diseinu fisikoa eta logikoa ere aldatzea.

Azkenik, eta kontuan izanik negozio-lokalen errentatzaile batek eragiketa horiengatik hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena aurkezteko betebeharra duela, nahiz eta errentatzaileak aurkeztu atxikipenen eta konturako diru-sarreren urteko laburpena, hirilurreko higiezinen errentamendu eta azpierrentamendu batzuei buruz, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak, 180 ereduan, bada, karga administratiboak murrizteko, 180 eredua aldatzen da, diseinu fisiko eta logiko berriak onetsiz. Hala, hartan sartuko dira errentatutako hiri higiezinak kokatzeko beharrezkoak diren katastroko erreferentziak eta datuak. Aldaketa hori eginik, atxikipenen urteko laburpenean dagoen informazioko edukia bat etorriko da Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenekoarekin, hots, negozio-lokalak diren eta atxikipena duten hiri higiezinen errentatze eragiketengatik egiten den Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpeneko edukiekin, eta, hala, errentatzaileak aitorpena egiteko F-50 ereduko betebeharretik salbuetsirik geldituko dira.

69/2010 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenaren bidez, baimena eman zitzaion Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru dekretu hori garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan, eta urteko aitorpena ordenagailuan irakur daitekeen euskarrian edo telematika bidez aurkezteko prozedura eta baldintzak ezartzeko ere bai.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak eta urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduaren 40.6 artikuluak Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari ahalmena ematen diote behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari dagokionez, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 15.2 artikuluak (uztailaren 30eko 1776/2004 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendua) Ekonomia eta Ogasuneko ministroari baimena ematen dio ezartzeko ea zer datu izan behar dituen aitorpenak, eta ulertu behar da Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari ematen zaiola baimena, oinarri harturik Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean dagoen hitzarmen ekonomikoaren 28. eta 46. artikuluak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 14an emandako 177/2010 Foru Aginduaren aldaketa. Agindu horren bidez, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren F 50 eredua onetsi zen.

    Bat.–177/2010 Foru Aginduaren I. eranskinean ageri den F-50 eredua (Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena) aldatzen da, eta horren partez foru agindu honen I. eranskinekoa erabiliko da.

    Bi.–F-50 eredua ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrien eta telematika bidez aurkezteko prestatzen diren artxiboen diseinu fisiko eta logikoak, 177/2010 Foru Aginduaren II. eranskinean agertzen direnak, aldatzen dira, eta haien ordez foru agindu honen II. eranskinean agertzen direnak erabiliko dira.

  2. artikulua. Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren abenduaren 29ko 295/2000 Foru Aginduaren aldaketa. Haren bidez pezeta eta eurotako 180 ereduak onetsi ziren, eta eredu horien bidez, hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena egiten da –atxikipenak eta konturako sarrerak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko (finkagune iraunkorra) Zergetakoak dira–, eta, bestalde, aipatu 180 ereduen barneko orriak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriekin ordezkatzeko diseinu fisiko eta logikoak ere onetsi ziren.

    Bat.–295/2000 Foru Aginduaren II. eranskinean ageri den 180 eredua aldatzen da (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko, Sozietateen gaineko eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga –finkagune iraunkorrak–. Atxikipenak eta konturako sarrerak. Hiri higiezinen errentamendu edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuk. Urteko laburpena) eta horren ordez foru agindu honen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR