456/2016 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Atarikoa

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori abuztuaren Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren 10eko 23/2015 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Abuztuaren 12ko 59/2015 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe.

Irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen. Foru dekretu hori azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 15eko 59/2013 Foru Aginduaren bidez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Foru agindu hori aldatu egin zen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren otsailaren 21eko 44/2014 Foru Aginduaren bidez eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 29ko 124/2015 Foru Aginduaren bidez, bulegoak egokitzeko unean uneko antolakuntza beharretara.

Halaber, Sustapeneko kontseilariaren ekainaren 26ko 84/2013 Foru Aginduaren bidez, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.

Behin irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua onetsirik, azaroaren 16ko 105/2016 Foru Dekretuaren bidez aldatu baitzen, beharrezkoa da bulegoen gaur egungo eskema egokitzea egitura berrira, kasu batzuetan sortutako zerbitzu eta atal berriei atxikitzeko bulego batzuk, eta, beste batzuetan, indarreko bulegoen atxikipenari eusteko. Hori guztia araugintzako testu berri baten barnean sartzen da, administrazio unitateen jarduketa errazteko eta administratuei nola herritarrei zehaztasuna eta segurtasun juridikoa eskaintzeko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikulua aplikatuz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Egitura orokorra

    1. artikulua. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia.

      Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

      1. Nekazaritza Zerbitzuari atxikia: Nekazaritza Ekologikoa Sustatzeko eta Nekazaritza Sektoreko Zeharkako Ekintzetarako Bulegoa.

      2. Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikita: Ugalketarako Materiala Ziurtatzeko eta Landare Osasuneko Bulegoa eta Nekazaritzako Ekoizpen Baliabideen eta Jasangarritasunaren Bulegoa.

      3. Merkatuen Erregulaziorako Atalari atxikita: Merkatuen Erregulazioaren eta Berariazko Laguntzen Bulegoa eta Mahastizaintza eta Ardogintza Sektoreari Laguntzeko Bulegoa.

      4. Etekinetarako Laguntzen Atalari atxikita: Azaleraren araberako Zuzeneko Laguntzen Bulegoa, Nekazaritzako Ingurumen arloko eta Landa Ingurunea Hobetzeko Laguntzen Bulegoa eta Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoa.

      5. Abere Ekoizpenaren Atalari atxikita: Abeltzaintzaren Garapenerako Bulegoa.

      6. Abere Osasuneko Atalari atxikita: Epizootiologia Bulegoa.

      7. Elikagaien Segurtasunaren eta Abeltzaintzako Langelen Atalari atxikita: Elikagaien Segurtasunaren Bulegoa.

      8. Nekazaritzako Elikagaien Laborategiaren Atalari atxikita: Landare Biologiaren Laborategiaren Bulegoa eta Enologia Laborategiaren Bulegoa.

      9. Koordinazio Atalari atxikita: NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoa eta NBEUF-LGENF Funtsen Kontabilitate Bulegoa.

      10. Ikuskapenen Atalari atxikita: Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratuko Ikuskapenen Bulegoa, Baldintzen eta Kudeaketa eta Kontrol Sistema Integratutik kanpoko NBEUFko Ikuskapenen Bulegoa eta Nekazaritzako Informazio Sistemen Bulegoa.

      11. Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari atxikita: Ingurumenaren Kontroleko Bulegoa eta Ureztalurretako Jarduketen Plangintzaren eta Kontrolaren Bulegoa.

      12. Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari atxikita: Obra Bulegoa, Lurzati Berrantolamenduaren Bulegoa eta Nekazaritzako Azpiegituretarako Laguntzen Bulegoa.

      13. Nekazaritzako Ustiategiak eta Nekazarien Elkarteak Sustatzeko Atalari atxikita: Nekazaritzako Ustiategietan Inbertitzeko Laguntzen Bulegoa.

      14. Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Atalari atxikita: Nekazaritzako Elikagaien Kalitate Kontrolaren Bulegoa eta Nekazaritzako Kalitateko Elikagaien Sustapenaren Bulegoa.

      15. Mahastizaintza eta Enologia Atalari atxikita: Mahastizaintzako Bulegoa eta Enologia Bulegoa.

      16. Plan eta Programen Atalari atxikita: Europar Batasuneko Programen Ebaluazio Bulegoa.

    2. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

      Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

      1. Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa eta Plangintza eta Garapen Bulegoa.

      2. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari atxikita: Klima Aldaketaren Bulegoa.

      3. Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atalari atxikita: Estatistika Bulegoa eta Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

      4. Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari atxikita: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

      5. Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalari atxikita: Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

      6. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

      7. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa.

      8. Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita: Baliabide Atmosferiko eta Hidrikoen Kontrol Sareen Bulegoa.

      9. Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikita: Uholdeen aurkako eta Ibai Inguruneko Jarduketen Bulegoa eta Arrantza Kudeatzeko Bulegoa.

      10. Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

      11. Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoko Suteei Aurrea Hartzeko Bulegoa.

      12. Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari atxikita: Basoak Lehengoratzeko Bulegoa.

      13. Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari atxikita: Ekosistema Mediterraneoen Bulegoa.

      14. Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikita: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoa, Espezieen eta Habitaten Bulegoa eta Ehiza Baliabideen Bulegoa.

      15. Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

      16. Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikita: Ingurumen Ebaluazioaren Bulegoa, Ingurumen Jarraipenaren Bulegoa eta Paisaiaren Bulegoa.

      17. Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren Atalari atxikita: Udalez Gaindiko Planen Bulegoa eta Landa-lurzoruaren Bulegoa.

      18. Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikita: Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa eta Diziplinaren eta Kontrol Juridikoaren Bulegoa.

    3. artikulua. Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

      Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

      1. Toki Azpiegituren eta Obren Azterketa, Plangintza eta Aholkularitzarako Atalari atxikiak: Plangintzaren eta Azterketa Teknikoen Bulegoa eta Toki Azpiegituren Bulegoa.

      2. Tokiko Kudeaketa eta Aholkularitza Atalari atxikita: Aholkularitza Bulegoa.

      3. Toki Administrazioaren Antolamenduaren Atalari atxikia: Kudeaketa Juridikoaren Bulegoa.

    4. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusia.

      Idazkaritza Tekniko Nagusian honako bulego hauek ezarriko dira:

      1. Langileriarako eta Herritarren Arretarako Atalari atxikita: Langileria Bulegoa eta Herritarren Arretarako Bulegoa.

      2. Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari atxikita: Ekonomia Aferetarako Bulegoa eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoa.

      3. Informazioa Kudeatzeko Atalari atxikita: Informazioaren Teknologiaren Bulegoa, NBEUFren eta LGENFren Laguntzen Kudeaketa Informatikorako Bulegoa, Laguntza Mikroinformatikoaren Bulegoa eta Informazioaren Segurtasunari Laguntzeko Bulegoa.

      4. Laguntza Teknikoaren Atalari atxikita: Zerbitzu Orokorren Bulegoa.

    5. artikulua. Bulegoak kentzea.

      Honako hauek kenduko dira: Nekazaritzako Ikerketaren, Garapenaren eta Berrikuntzaren Koordinazio Bulegoa, Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalari atxikia; Landare Osasuneko eta Ugalketarako Materialeko Bulegoa, Landareen Ekoizpen eta Osasun Atalari atxikia; Ingurumen Integrazioari Laguntzeko Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikia; Ingurumen Kontrolari Laguntzeko Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikia; Kontrol Bulegoa, Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikia; Industria Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen Bulegoa, Hondakinen Atalari atxikia; Kontserbaziorako Guneen Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Pirinioaldeko Bulegoa, Pirinioaldea Kudeatzeko Atalari atxikia; Oihan Plangintzarako Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Erdialdeko eta Erriberako Bulegoa, Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Atalari atxikia; Kantaurialdeko Bulegoa, Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Atalari atxikia; Biodibertsitatearen arloko Lankidetza eta Kudeaketa Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoa, Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikia; Ehizaren eta Arrantzaren Laguntzako Bulegoa, Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikia; Ehiza Kudeatzeko Bulegoa, Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari atxikia; Ibaietako Obren Bulegoa, Ibaiak Lehengoratzeko eta Arrantza Kudeatzeko Atalari atxikia; Ingurumen Eraginaren Bulegoa, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikia; Ingurumen Ebaluazioari Laguntzeko Bulegoa, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalari atxikia; eta Lurzoru Urbanizaezinaren Bulegoa, Lurraldearen Antolamenduaren eta Estrategiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR