451/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Gizarte Zerbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzko maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretua garatzeko eranskina aldatzen duena, zentro eta zerbitzuen sailkapenean “Gizarte-bazterketaren arloan, egoera sozial ahulean dauden pertsonendako harrera-etxebizitzaren zerbitzua” sartzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 44. artikuluaren arabera, Nafarroak eskumen osoa du gizarte laguntzaren arloan, eta, berariaz, haurren, gazteen eta hirugarren adinekoen arloko politikan, ongintza eta laguntza elkarteen arloan eta adingabeak babestu eta tutoretzapean jartzeko eta gizarteratzeko erakunde eta establezimendu publikoen arloan. Azkeneko kasu horretan, betiere, Estatuko legedi orokorrari jarraikiz.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen duenaren arabera, Nafarroako Gobernuaren eskumen dira, besteak beste, gizarte zerbitzuak erregistratu, baimendu eta haien kalitatea homologatzea, baita sistemako zerbitzuak ikuskatu eta kontrolatzea eta gizarte zerbitzuen arloan zehatzeko ahala erabiltzea ere.

Maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuak, gizarte zerbitzuen arloko zerbitzu eta zentroak garatu eta sailkatzeaz gain, horietako bakoitzak azpiegiturei, ekipamenduari, langileei eta funtzionamenduari dagokienez bete beharreko baldintzak ere ezartzen ditu.

Araudi hori onartu ondoren, ikusi da beharrezkoa dela egoera sozial ahulean dauden pertsonei ostatu emateko baliabide batzuk jartzea; izan ere, egoera bereziki larria da oraingoa, krisi ekonomikoak jende asko eraman duelako ahultasun egoera batera eta gizartetik baztertuak izatera. Ostatu leku horiek, hain justu, egoera sozial ahulean dauden pertsonendako harrera-etxebizitzak dira (errefuxiatuentzat, etorkin kalteberentzat, emantzipazio bidean ari diren gazteentzat, etab.).

Baliabide hori ez dago berariaz arautua maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuan. Beraz, egun dauden beharrak kontuan harturik, beharrezkoa da halako baliabideei berariazko lege-estaldura ematea, gizarteratzeko zailtasunak izateagatik beren ohiko ingurunetik alde egin beharra duten pertsonei aldi baterako ostatua emateko.

Ildo horretan, maiatzaren 23ko 209/1991 Foru Dekretuaren 4. artikuluak zehazten du foru dekretu horren eranskinean agertzen ez diren zentro edo zerbitzuak eta, orobat, horietako ezeinekin ere parekatu ezin direnak banaka-banaka sailkatuko direla, kontseilariaren –gaur egun, Eskubide Sozialetako kontseilariaren– foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR