45/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

108. ALDIZKARIA - 2021eko maiatzaren 10a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 45/2021 FORU AGINDUA, maiatzaren 4koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zuen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren 2. artikuluan ezartzen da zer egin behar den ikastetxeak eta hezkuntza ildoak eta unitateak sortu, aldatu, bateratu, kendu, integratu eta atxikitzeko. Aipatutako artikuluaren 1. apartatuan xedatzen da foru dekretu honi gehitu zaion eranskineko ikastetxeen sarearen egituran edozein aldaketa egin nahi bada Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak administrazio espedientea tramitatu beharko duela. Aldaketa horretan sartzen dira ikastetxe berriak sortzea, ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, hainbat ikastetxe batean integratzea eta, azkenik, ikastetxeen eta hezkuntza ildo eta unitateen atxikipenak aldatzea.

Era berean, 2. apartatuan hau eransten da: “hezkuntza arloko eskumenak esleiturik dituen departamentuko kontseilariari ahalmena ematen zaio honako hauek jasotzen dituen administrazio espedientea tramitatu eta onesteko: ikastetxeen osaera aldatzea, ikastetxeak bateratzea, ikastetxeen eta hezkuntza ildo eta unitateen atxikipenak aldatzea edo antolaketaren beste edozein alderdi aldatzea; baina ez ikastetxeak sortzeko edo kentzekoa. Izan ere, eskumen hori Nafarroako Gobernuari dagokio, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat”.

Estamentu batek baino gehiagok aldatzeko eskaerak aurkeztu ondoren, Hezkuntza Departamentuak beharrezkotzat jo du aipatu arauko eranskina berrikusi eta aldatzea, gaur egungo ikastetxeen erroldaren errealitate berriari egokitzeko eta Nafarroako hezkuntza sistemaren programazioa hobetzeko.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatzen duen uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina honela aldatzea:

1. B/D ereduan, Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Galdurotz, Lerrutz, Lizoain, Mendiorotz, Urotz, Iheltz eta Erredin herriek Lehen Hezkuntzako eremua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR