45/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, industriako tomatearen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

94. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 7a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 45/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, industriako tomatearen ekoizpen integraturako Nafarroako erregelamendu teknikoa onesten duena. Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen esklusiboa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Nafarroan produkzio integratua eta hortik sortutako produktuen bereizketa arautzen dituen maiatzaren 26ko 143/1997 Foru Dekretuak, besteak beste arautzen ditu, haren xedeaz eta aplikazio-esparruaz gain, ekoizpen integratuaren definizioa, bereizketa egiteko sistemak, laborantza-arauen irismena, kontrol eta ziurtapenerako erakundeen aitorpena, eta Nafarroako Ekoizpen Integraturako koordinazio-batzorde baten sorrera.

2018an, Nafarroako ekoizpen integratuari dagokion indarreko araudia berrikusi zuen INTIAko (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren institutua) teknikariek eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Zerbitzuko langileek osatutako lantalde batek. Arauen berrikuspen horren emaitza izan da bertan aldaketa batzuk proposatzea, ekoizleen sektorearen eskaerari erantzuteko.

Foru agindu hau eman aitzinetik, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatutako ekoizleek nahitaez egin behar zuten urtero beraien lurzatietako lurzoruen analisia; sektorearen proposamena aintzat hartuta, ordea, bidezkoa da hori aldatzea eta, analisi hori nahitaezkoa izan beharrean, gomendagarria izatea.

Produktu fitosanitarioen erabileraren arautegia etengabe ari da aldatzen, bai eta ere berrikusten horiek baimentzeko eskakizunak, eta hala, ingurumenean eta osasunean duten eragina minimizatzeko, baimendutako produktuen zerrenda murriztu egin da. Beraz, bidezkoa da ekoizpen integratuan baimendutako produktu fitosanitarioak eranstea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR