45/2018 FORU DEKRETUA, ekainaren 13koa, abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretua aldatzen duena. Foru dekretu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuak, abenduaren 28ko 118/2016 Foru Dekretuak aldatu zuenak, onetsi egin zituen Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak.

Legegintzaldia hasi zenetik, aldaketak egiten ari dira antolakuntzan, enplegu agentziak erreferente bihurtu nahi baitira enplegu zerbitzuen arloan.

Helburu hori betetzeko, besteak beste, Iruñerriko enplegu agentziak berregituratzen ari dira, Iturrondo Zentroa erreferentziagune nagusi bihurtu nahi baita enplegu eta prestakuntza zerbitzuen arloan. Zentro horretan, zerbitzu guztiak emanen zaizkie enplegua eskatzen duten pertsonei eta enpresei. Eredu berri horri esker, eskaintzen diren zerbitzuak espezializatuagoak eta banakakoak izanen dira, eta helburu izanen dute lana erreaktibatzea eta enplegu eskatzaileen enplegagarritasuna hobetzea.

Berregituraketa egin ahal izateko, zenbait aldaketa organiko egin behar dira; adibidez, sistema berri hori koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko den zerbitzu zuzendaritza berri bat sortzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko ekainaren 13an hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 3. artikulua, 18. artikulua, 19. artikulua, 6. atala, 24. artikulua, 25. artikulua, 7. atala eta 30. artikulua aldatu dira; 23. artikulua eta 26. artikulua indargabetu dira, eta 8. atala gehitu da, baita 30 bis, 30 ter, 30 quater eta 30 quinquies artikuluak ere. Horiek guztiak honela idatzita gelditu dira:

Lehena.–3. artikuluko 2. zenbakia aldatu da. Honela geldituko da idatzita:

“2. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, bere zuzendaritza organoen goi zuzendaritzapean, unitate organiko hauek ditu bere egituran:

  1. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua.

  2. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua.

  3. Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua.

  4. Lana Aktibatzeko eta Lurraldea Koordinatzeko Zerbitzua”.

    Bigarrena.–18. artikulua aldatu da, eta honela idatzita agertuko da:

    “Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuak eginkizun hauek izanen ditu:

  5. Enplegurako prestakuntza garatzen laguntzea.

  6. Esperientzia egiaztatzeko prozesuak eta kualifikazioen sistema garatzea.

  7. Enplegura bideratutako lanbide prestakuntza ezartzen aktiboki parte hartzea.

  8. Langileen lanbide kualifikazioa hobetzera bideratutako prestakuntzaren lehentasunak eta beharrak aztertzea, horren gaineko prospekzio eta diagnostikoak egitea eta prestakuntza programak egokitzea.

  9. Foru Komunitatean garatzen diren enplegurako lanbide prestakuntzako programa eta ekimenak prestatu, koordinatu, kudeatu eta sustatzea.

  10. Beste administrazio, erakunde publiko, antolakunde, entitate eta enpresa batzuekin batera aritzea eta haiekin koordinatzea enplegurako lanbide prestakuntzaren eremuan.

  11. Nafarroako Kualifikazioen Institutuarekin batera lan egitea lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak zein diren zehazten.

  12. Europar Batasuneko edo nazioarteko ekintza eta proiektuetan, bere kudeaketaren eremuko gaiei lotuak direnetan, parte hartzea.

  13. Beste edozein eginkizun, aipatutakoen antzekoa edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR