45/2018 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua aldatzen duena, zeinaren bidez arauak eman baitziren Nafarroako Foru Komunitatean Musikako goi mailako arte irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, musikako goi mailako ikasketak goi mailako arte irakaskuntzen modalitate bat dira; irakaskuntza horien antolamendua ezarri zuen urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretuak graduko eta graduondoko ikasketak bereizten ditu, eta azken maila horretan, master eta doktorego irakaskuntzak sartzen dira.

Maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren bidez, Musikako graduko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautu zen.

Martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren. Arau hori indarrean jarri zenetik 7 urte igaro direla, arauaren aplikazioak erakutsi du zenbait alderdi hobetzen ahal direla.

Urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuaren bidez, urriaren 26ko 1614/2009 Errege Dekretua aldatu zen, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bidez araututako goi mailako arte irakaskuntzak antolatu zituena. Orain, egoki ikusi da errege dekretu horretan bildutako zenbait alderdi zehaztea martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren aldaketan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 13/2018 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua aldatzeko foru agindu baten proiektua prestatzeko prozedurari (48/2011 Foru Aginduaren bidez arauak eman ziren Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko).

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren aldaketa (foru agindu horren bidez arauak eman ziren Nafarroako Foru Komunitatean Musikako graduko goi mailako irakaskuntzetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko).

  1. kapituluan, Sarbidea izenekoan, 3.1 artikulua aldatzen da, honela idatzita geldituko baita:

    Foru agindu honen 2.a) artikuluan ezarritako betebehar akademikoak betetzen ez dituzten 18 urtetik gorako pertsonak eta, orobat, proba egiten den urtean adin hori betetzen dutenak Hezkuntza Departamentuak antolatutako heldutasun proba bat gaindituz sartzen ahalko dira. Proba hori gaindituz gero, egiaztatua geldituko da izangaiak Batxilergoko helburuetarako heldutasuna baduela, baita irakaskuntza horiek probetxuz egiteko behar diren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR