45/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro laguntzaile bat ezartzen duena Donezteben, egitura organikoari dagokienez Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuaren menpe.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuak eskatu du Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro laguntzaile bat sortzea Donezteben irekin behar den bulego berri batean, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Eskaera hori justifikatzeko, adierazi du helburua dela Nafarroako Gobernuak onetsi duen Iruzur Fiskalaren aurkako 2016-2019 Planean sartutako jarduketak borondatez betetzeko pizgarriak jartzea.

Bulego hori Donezteben irekiko da, Malerreka-Baztan-Bortziriak eskualdeari arreta emateko apirilean, maiatzean eta ekainean, proba moduan, izan ere, hilabete horietan biltzen da jende gehien eskualdeko lurralde bulegoetan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta ondarearen gaineko zergaren aitorpenak egiteko kanpainek bat egiten baitute. Hori horrela, aldi hori bukatu ondoren baloratuko da bulegoa mantentzen den, eta, hala badagokio, irekitzeko egutegia finkatuko da. Adierazten da, halaber, bulegoaren arretaz Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko langileak eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergak Kudeatzeko Zerbitzuko langileak arduratuko direla, eta bertan zerbitzu horiek eta haien atalek dituzten eginkizun guztiak beteko direla. Zehazki, Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoaren Estatutuak onetsi zituen 135/2015 Foru Dekretuaren 55. artikuluan adierazitako eginkizunak betetzeaz arduratuko da, hots: Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren agiriak jaso eta haien sarrera erregistratzea, zerga aitorpenak jasotzea, inprimaki-orriak eman eta saltzea. Era berean, bulegoari esleitutako eginkizunak direla-eta, aurreikusten da agiri askoren sarrera eta irteera erregistratu behar izatea.

Ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen du herritarrek idazki eta komunikazioak aurkeztu ahal izateko eta Administrazioak ere halakoak bidali ahal izateko, Nafarroako Gobernuko departamentuek zilegi izanen dutela beren antolamenduan Erregistro Orokorraren bulegoko erregistro laguntzaileak ezartzea, Erregistro Orokorraren mendean, eginkizunen kopuruagatik edo nolakotasunagatik hala behar denean. Orobat, xedatzen du erregistro laguntzaileetan bermatuko dela erregistratu beharreko dokumentuak jaso eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR