44E/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez, antzemandako akatsak zuzentzen dira urtarrilaren 25eko 15E/2018 Foru Aginduan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emandakoan; agindu horrek behin betiko onesten du Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

15E/2018 Foru Aginduak, urtarrilaren 25ekoak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emanak (2018ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 20koan), behin betiko onetsi zuen Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.

Hala ere, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ikusirik, eta espedienteko dokumentazioaren laguntzaz, aipatutako foru aginduan hainbat akats antzeman dira, zuzendu behar direnak. Hortaz,

Honako hau dioen tokian:

“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa bat egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Honako hau behar du:

“15E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 25ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro Ugarte da.”

Eta honela dioen tokian:

“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 33. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

Honako hau behar du:

“1. Behin betiko onestea Basaburuko Udal Planaren egiturazko aldaketa egiteko espedientea, Arrarasko (Basaburua) 14. poligonoko 333. lurzatian. Sustatzailea María Sagrario Alberro andrea da.”

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, noiznahi zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, egintza eman zuen organoak zuzendu behar ditu akats materialak. Beraz, bidezkoa da testua zuzentzea, azaldutakoaren arabera, eta adieraztea ez duela aipatutakoaz bestelako ondorio juridikorik sortzen.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretua betez eman...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR