25/2013 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, erosahalmenaren galera dela-eta 2012rako eraginarekin aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legea aldatzen duena. Bolondres lanari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legea hein batean aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EROSAHALMENAREN GALERA DELA-ETA 2012RAKO ERAGINAREKIN ALDI BATERAKO OSAGARRI PERTSONAL BAT SORTZEN DUEN ABENDUAREN 28KO 28/2012 FORU LEGEA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

2012ko abenduaren 20an Nafarroako Parlamentuak Erosahalmenaren galera dela-eta 2012rako eraginarekin aldi baterako osagarri pertsonal bat sortzen duen abenduaren 28ko 28/2012 Foru Legea onetsi zuen. Lege horrek ezartzen du Nafarroako administrazio publikoek aipatu osagarria ordainduko dutela, 2012ko uztailean jaso zen aparteko pagaren antzeko zenbatekoarekin. Nafarroako toki administrazio batzuetan, bete zuten lege hori, 2012ko abenduan zenbaitetan, eta beste zenbaitetan, administrazio-atzerapen ulergarriengatik, 2013ko urtarrilean, baina 2012ko aurrekontuaren kontura.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, joan den martxoan, toki entitate batzuen aurkako errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, argudio hartuta, besteak beste, aipatu foru legeak aurreikusten zuela ordainsaria 2012ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko zela, eta, beraz, ezin zela geroago ordaindu.

Guztiz agerikoa da Nafarroako Parlamentuaren asmoa beti izan dela aldi baterako osagarria jasotzea, administrazio atzerapenak gorabehera. Beraz, administrazioek ordainketa aipatu eguna baino geroago egitea erabaki badute, horrek ez du oztopo izan behar osagarria jasotzeko. Foru lege hori aplikatuz Nafarroako toki entitate batzuek egin dituzten ordainketen segurtasun juridikoa bermatzeko, bidezko da aldatzea bere artikulu bakarraren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR