251/2013 FORU AGINDUA, uztailaren 1ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak, kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean haien ordez aritzeko.

Legezko agindu horrekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren ordezkoak.

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Nafarroako Estatistika Institutuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    5. Berrindustrializazioaren, Lehiakortasunaren eta Proiektu Estrategikoen Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    6. Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako edozein zuzendari, adierazitako ordenari jarraikiz, beste zerbitzu bateko zuzendariak dagokion ordezkotza bere gain hartzerik ez badu.

  2. Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren ordezkoak.

    Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Kontabilitate Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    3. Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    4. Ondare Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    5. Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako edozein zuzendari, adierazitako ordenari jarraikiz, beste zerbitzu bateko zuzendariak dagokion ordezkotza bere gain hartzerik ez badu.

  3. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren ordezkoak.

    Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, kanpoan denean edo eritasun edo ezintasun pertsonalen bat duenean, haren aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira:

    1. Berrikuntzarako eta Ezagutzaren Transferentziarako Zerbitzuko zuzendaria, bere zerbitzuari dagozkion gaietan.

    2. Energiaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR