441/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2021. urterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

12. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 19a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 441/2020 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako gizarte zerbitzuen arloko Ikuskapen Plana onesten duena 2021. urterako. Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen xede nagusia da populazioaren gizarte ongizatea lortzea Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, gizarte zerbitzuez baliatzeko eskubide unibertsala bermatuz. Era berean, foru lege horren xedea da gizarte zerbitzuen sistema bat itxuratzea, halako moduan non bermatuko baita zerbitzuak pertsonen autonomia, duintasuna eta bizi kalitatea ziurtatuko dituzten baldintza onenetan ematen direla.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen aplikazio eremua 3. eta 4. artikuluetan zehaztuta dago. Izan ere, artikulu horietan ezartzen da zer den gizarte zerbitzuen sistema eta zeintzuk diren gizarte zerbitzu horien hartzaileak. Bestalde, 6., 7. eta 8. artikuluetan gizarte zerbitzu horien hartzaileen eskubide eta betebeharrak ezartzen dira.

Esparru juridiko horretan, 69. artikuluak dioenez, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen sistemakoak diren gizarte zerbitzuak eman ahal izateko, beharrezkoa izanen da, zerbitzuok 75. artikuluan aurreikusitako erregistroan inskribaturik egoteaz gain, 70. artikuluan aurreikusitako administrazio baimenak lortzea eta haiei eustea. Baimen horien xedea da baldintza jakin batzuk eta kalitatearen gutxieneko estandarrak beteko direla bermatzea.

Azkenik, aipatu foru legearen 83. artikuluak ezartzen duenez, foru lege horren aplikazio esparruan dauden entitate publiko eta pribatuek egindako jarduketa guztiak egonen dira gizarte zerbitzuen eskumena duen departamentuaren ikuskapenaren eta kontrolaren mende.

Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak Idazkaritza Tekniko Nagusiari esleitzen dio Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean xedatutakoa betetzen den jakiteko kontrola eta ikuskapena egiteko ardura, hau da, ea gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta zerbitzu horien hartzaileek betetzen ote duten lege horretan xedatutakoa. Ikuskapen Atalak ikuskapen planak prestatuko ditu gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuetarako, eta ikuskapen lana kontrolatu eta koordinatuko du. Azkenik, Ikuskapen Atalak foru dekretu horretan aurreikusitako eskudantziak izanen ditu gizarte gaien, familiaren eta adingabeen babesaren esparruan, bereziki, honako hauek:

  1. Kontrolatu eta ikuskatzea, departamentuko gainerako unitate organikoekin elkarlanean, gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuek eta horien hartzaileek betetzen ote duten Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legean eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedatutakoa.

  2. Gizarte zerbitzuen sistemako zerbitzuen baimen administratiboak kudeatu eta tramitatzea.

    Era berean, begiratuko du agiri arauemaileak eta baldintza teknikoak betetzen diren, Egoitzetako plazak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioarenak eta Nafarroako Foru Komunitateko dependentzia duen adinekoen eguneko zentroaren zerbitzuaren esparru-akordioarenak.

    Beraz, hortik ondorioztatzen da gizarte zerbitzuen ikuskapena kontrol eskumen gisa hartu behar dela, ez bakarrik kontrolatzeko zentro eta zerbitzuek nola betetzen duten baliabideen eta eginkizunen arloan indarra duen araudia eta zenbateraino betetzen diren zerbitzu-emaileek sinatutako kontratuetako baldintzak eta agiri arauemaileak, zeren gizarte zerbitzuen hartzaileen eskubideak zaindu eta errespetatzen ote diren ere kontrolatu behar baita.

    Gainera, zaindu behar du pertsonek jasotzen dutela beren beharretarako laguntza egokia, hots, laguntza osoa, espezializatua eta pertsonalizatua.

    Eta premisa horiek izanen dira Ikuskapen Plan honen jarduketa-lerro nagusien oinarriak.

    2021eko Ikuskapen Planak zenbait aldaketa ditu aurreko planaren aldean, 2020an pairatu den eta, aurreikusten denez, urte berrian ere iraunen duen egoera epidemiologikoaren ondorioz, eta abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretu berria onetsi delako (291. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa), zeinaren bidez arautzen baita, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzuen sistemaren barruan, egoitza zerbitzuen, eguneko zerbitzuen eta zerbitzu anbulatorioen funtzionamendua adinekoen, desgaitasuna dutenen, eritasun mentala dutenen eta gizarte-inklusioaren arloetan, eta bestetik, baimenen, aurretiazko komunikazioen eta homologazioen araubidea, kontuan harturik zer epe aurreikusten den aipatutako araudiaren seigarren xedapen gehigarrian baldintza funtzionalak eta materialak horretara egokitzeko.

    Ikuskapen lanari eusten zaio kontrolatzeko betetzen diren araudiak eta PAGNAren eta zerbitzu-emaileen artean sinatutako kontratuak edo kontzertuak, egiaztatu dadin entitate horiek eman eta Nafarroako Gobernuak ordaintzen dituen zerbitzuak egiten direla administrazio kontratugileak ezarritako baldintzetan eta hark eskatutako kalitate mailarekin, horretarako emandako jarraibideek edo araudiek emandako malgutasunarekin eta kontuan izanik osasun publikoaren errekerimenduak betetzearen ondoriozko eskakizunak, hala nola prebentzio neurriak eta jardutekoak COVID-19aren agerraldi deklaratuen aurrean.

    2020ko Ikuskapen Plana bete beharrez egiten zen bezala, aurten egiaztatuko da bete diren agiri arauemaileak eta baldintza tekniko eta administratiboak, Egoitzetako plazak, eguneko egonaldiak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak kudeatzeko esparru-akordioarenak. Zehazki, egiaztatuko da baden berdintasun planik zerbitzuak ematen dituzten entitateetan eta zer prestakuntza aurreikusten den alor horretan, entitatearen urteko prestakuntza planaren barnean. Halaber, egiaztatuko da langileen betebeharrak eta ratio global lotesleak betetzen diren, eta baldintza teknikoak betetzen diren, arreta pertsonengan zentratzen duen eredua ezartzeari dagokionez eta bizitzako historiak sartzeari dagokionez, lan metodo gisa eta erabiltzaileari arreta pertsonalizatua emateko metodo gisa. Alderdi horiek administrazioarekin kontraturik sinatu ez duten zentroetan edo zerbitzuetan ere berrikusiko dira, arreta ildo hori helburu nagusia baita gizarte zerbitzuen baimenei eta funtzionamenduei buruzko araudi berrian, zeina abenduaren 2ko 92/2020 Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen (291. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

    Halaber, aurtengo berritasun gisa, aztertuko da bizikidetza-unitateak ezartzea zerbitzu guztietan, bi helbururekin. Lehenik, arreta pertsonarengan zentratzen duen eredua ezartzea neurri gisa. Eredu hori aurreikusita dago gizarte zerbitzuen funtzionamenduari buruzko araudi berrian, erabiltzaileei arreta pertsonalizatuagoa eta beroagoa emateko. Bigarrenik, COVID-19 birusa kutsatzea prebenitzeko neurri gisa, zerbitzuak banatu eta sektorizatzen direlako eta bizikidetzarako “burbuila taldeak” sortzen direlako erabiltzaileen eta haiei arreta ematen dieten langileen artean, langileen txandakatzeak ahalik eta gehien saihestuz. Sektorizazio hori zentroaren egiturara eta erabiltzaileen kopurura egokituko da.

    Aurreko urteetan bezala, egiaztatuko da erreferentziako langile dibertsifikatuaren figura badagoela, zeina erabiltzaileak aukeratzen baitu harekiko kidetasuna errespetatuz. Arau arloan garrantzi handia duten bi eskakizun azpimarratuko dira: banakako arretarako planak izatea, eguneratuak, informatuak eta erabiltzaileekin edo haien senitartekoekin adostuak, eta lotura fisikoak erabiltzeari buruzko alderdi guztiak betetzea (baimen informatua, preskripzioa, hileko berrikuspena, hartutako neurri alternatiboak, talde teknikoaren azterketa, denboran mugatutako jarduera eta beti osasun arloko helburua duena, ez antolaketa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR