44/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 28koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirol federazioetako kirolarientzako diru-laguntzen deialdia onesten duena, 2018an osasun azterketak egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 73. artikuluan ezartzen du Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren eginkizuna izanen dela programak planifikatu, koordinatu eta, zein den kasua, gauzatzea, kirol jarduera osasungarritasun eta segurtasun baldintza egokietan egin dadin.

Lehiaketan dabiltzan kirolari gazteak gizartean ditugun pertsona osasuntsuenak dira. Hala ere, oso gutxitan, lehiaketan dabiltzan kirolari gazteak bat-batean hiltzen ahal dira ariketan berean edo hura bukatu eta ordubetean. Heriotza horietako asko bihotzaren egiturazko eritasunen ondorio dira.

Lehiaketan dabiltzan kirolari gazteak bat-batean hiltzeko arriskua oso txikia izanagatik, arriskua duten gazteen identifikazio eta tratamendu egokiak izugarri gutxitu dezake bat-bateko heriotza gertatzeko arriskua. Gaur egun eztabaida zabala dago nazioarteko ospea duten sozietate zientifikoen artean (Bihotz-hodietako Prebentzio eta Errehabilitaziorako Europako Sozietatea, Bihotzaren Amerikako Sozietatea, Kirol Medikuntzako Amerikako Elkargoa) gazteei osasun azterketa egitearen komenentziari buruz lehiaketazko kirolean hasi aurretik, egin beharreko osasun azterketa edo balorazio motari buruz, horren kostuaren eta onuraren arteko erlazioari buruz, gezurrezko positiboak diagnostikatzeak dakartzan ondorioei buruz, bat-bateko heriotzak lehiaketan dabiltzan kirolari gazteengan duen eraginari buruz, edo lehentasuna eman behar ote zaion baliabide publikoak horrelako osasun azterketetan erabiltzeari.

Bihotz-hodietako Prebentzio eta Errehabilitaziorako Europako Sozietatea da sozietate zientifiko interbentzionistena gai honetan. Sozietate horrek, orain urte batzuk Italian egindako azterlan batean oinarrituta, lehiaketan dabiltzan 35 urtez azpiko kirolariei osasun azterketa egitea gomendatzen du; alegia, historia familiar eta pertsonalari buruzko galdeketa bat bihotz-hodietako eritasunaren inguruan, azterketa fisikoa eta geldiuneko elektrokardiograma. Italian, agian munduko herrialde interbentzionistena arlo honetan, erakunde publikoek lehiaketan dabiltzan kirolari adoleszenteen osasun azterketa bakarrik finantzatzen dute.

Aurretik adierazitakoa eta aurrekontuko diru-izendapena kontuan izanda, uste da komenigarri dela diru-laguntza ematea gazte nafar federatuei osasun azterketa egiteko nerabezaro bukaeran. Deialdiaren urtean 18 urtetik 30era bitarte (biak barne) dituzten Nafarroako Kirol Federazioetako lehiaketazko kirolari gazteei osasun azterketa egitea du xede deialdi honek; batez ere, ariketan ari direla, bat-bateko heriotza ahalik eta gehien prebenitzeko. Adin hori aukeratu da uste baita egokia dela bat-bateko heriotzari lotutako bihotzeko eritasunak edo haien aurrerapena atzemateko, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeek pediatrian eskaintzen dieten azken azterketa, 14 urte egiten duten urtean, egiteko izaten duten azken aukeratik.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzei aplikatzen ahal zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Orobat, foru lege horren 17.1 artikuluak banakako ebaluazioaren araubidea ezartzen du diru-laguntzak emateko. Araubide horretan araudiak edo oinarriek eskaerak ebaluatzeko eta diru-laguntza ebaluazio horren arabera esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte, eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen eta ebazten dira, aurrekontuan horretarako kreditua dagoen bitartean.

Aurrekoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zitzaion Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari 1988. eta 2000. urteen artean (biak barne) jaioak diren Nafarroako kirolari federatuentzako diru-laguntzen deialdia onesteko, banakako ebaluazio araubidean, 2018an osasun azterketa egin dakion kirolari bakoitzari.

Deialdi honetako laguntzak gauzazkoak dira, hau da, zerbitzu batzuk ematen dira, ezaugarri jakin batzuetako osasun azterketak direnak profesional mediko eta sozietate batzuek egin beharrekoak, osasun laguntza xede izanik. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eskuratzen ditu, kirolariei emateko, beste helbururik gabe, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren bosgarren xedapen gehigarrian eta azaroaren 17ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR