44/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoari buruzko kontratazio publikoko prozedurak instruitu, tramitatu eta horien gaineko ebazpen proposamena egitea Ondare Zerbitzuaren esku uzten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuari atxikitako Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi ziren. Estatutu horien 1. artikuluaren arabera, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomo bat da, berezko nortasun juridikoa duena, bai eta bere helburuak betetze aldera jarduteko gaitasun osoa ere. Esleiturik duen ahalmen bat da, besteak beste, kontratu publikoak egitea, defendatu behar dituen interes publikoak kudeatzeko behar direnak.

Kontratuen gainean dagozkion ahalmenak gorabehera, ez du behar adina langile eta baliabide bere eskumeneko kontratazio publikoko prozeduren tramiteak egiteko. Horregatik Nafarroako Zerga Ogasunak aspaldixkotik bere departamentuko organo espezializatu baten lankidetza du: Ondare Zerbitzuarena. Lankidetza hori kudeaketa esleitzeko teknikaren bidez antolatu da.

Kudeaketaren esleipena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 39. artikuluaren bidez arauturik dago. Besteak beste, departamentu bereko organoen arteko lankidetzarako tresna bat da. Espresuki aipatu behar ditu ukitzen dituen jarduerak, indarraldia, esleitutako kudeaketaren izaera eta nondik norakoak eta esleipena jasotzen duen organoak bere gain hartzen dituen eginbeharrak. Gainera, indarra har dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, osorik.

Apirilaren 6ko 58/2016 Foru Aginduaren bidez, Ondare Zerbitzuaren aldeko esleipena onetsi zen azken aldiz, eta esleipen horren indarraldia agortzear da. Horregatik bidezkotzat jotzen da beste esleipen bat onestea, aurrekoen baldintza berberekin.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR