44/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren autolikidaziorako S90 eredua, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, zerga hori arautzen duen abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 80. eta 81. artikuluetan ezarritakoarekin bat, beharturik daude zergaren aitorpena aurkeztera, haren diru-sarrera zehaztu eta egitera eta behar diren dokumentu eta egiaztagiriak aurkeztera, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezarritako tokian eta moduan.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik zergapekoek errazago bete ahal izateko zerga-betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik zergapekoek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra S-90 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, zehazten dira Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten zergapekoek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak. Aipatutako erregistroen diseinuak Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrialdean zehazten dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren arabera bi administrazioei ordaintzen dieten eta Nafarroakoaz besteko araudia aplikatzen duten sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorra) subjektu pasiboei dagokienez, fitxategi bat bide telematikoak erabiliz beharko ahalko dituzte aitorpenak. Fitxategi hori araudia aplikatzen duen administrazioak eredu bakoitzarentzat zehazten dituen erregistro diseinuetara egokituko zaie. Beraz, telematikaren bidez 320 inprimaki eredua aurkezteko aukera kendu da, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldien ondorioetarako indarrik gabe utzi baitu honako honek: Foru Agindua, sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua onesten duena zerga-kontsolidazioaren araubidearen bidez tributatzen duten talde fiskalentzat, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako.

Alde batetik, S-90 eredua Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 23/2015 Foru Legeak sartutako aldaketetara egokitu behar da.

Aldaketa horien artean honako hauek aipatzeko modukoak dira: Zerga-oinarria zehazteko esparruan, garrantzitsuenak dira ibilgetu ukiezinaren amortizazioari dagozkionak, betiere bizitza baliagarri mugatua duten aktibotzat hartzearen ondorioz; bazkidea-sozietatearen lotura definitzen duen portzentajea %25era handitzea; eta aurreko ekitaldietako likidazio-oinarri negatiboen konpentsazioa mugatzea aldiko zerga-oinarriaren %70era, gutxienez milioi bat euro izanik. Tributu-zorra zehazteko esparruan, honako hau aipagarria da: karga-tasa orokorra %28ra handitzea; gutxieneko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR