44/2016 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura organikoa ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluaren arabera, Osasun Departamentuko kontseilariari dagokio atalak baino maila apalagoko unitate organikoak sortu, aldatu eta kentzea, beharrezkoak badira egituraren eginkizunak hobeki garatzeko. Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposatuko dute, antolaketaren eta funtzio publikoaren arloetako departamentu eskudunek txostena egin ondoren.

Aipatu 63/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrari jarraikiz, Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura mantentzen da unitateen mailan, harik eta Osasuneko kontseilariak aldatzen duen arte.

Horrenbestez, bidezko da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren egitura ezartzea unitateen mailan, erakunde autonomoaren egitura berrira egokitzeko. 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ezarri zuen egitura berri hori. Beraz, testu bakar batean biltzen da egitura osoa, unitateen mailan, unitate bakoitzari dagozkion eginkizunak zehaztuta.

Horrenbestez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendaritza-kudeatzailetzak eta Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposaturik, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretuaren 2.3.c) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. kapitulua

    Egitura orokorra, unitateen mailan

    1. artikulua. Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko unitateak.

      Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuan, Erizaintza eta Kudeaketa Unitatea ezartzen da, Detekzio Goiztiarraren Atalari atxikia.

    2. artikulua. Lan Osasunaren Zerbitzuko unitateak.

      Lan Osasunaren Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:

      1. Prestakuntza eta Informazio Unitatea, Lan Osasunaren Zerbitzuari atxikia.

      2. Informazio Sistemen Unitatea, Laneko Medikuntzaren eta Lan Epidemiologiaren Atalari atxikia.

      3. Aldi baterako Ezintasunen Unitatea, Lan arloko Balorazio Klinikoaren eta Ikuskatzailetza Medikoaren Atalari atxikia.

    3. artikulua. Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko unitateak.

      Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:

      1. Segurtasun Fisikoaren Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuari atxikia.

      2. Analisi Mikrobiologikoen Unitatea, Osasun Publikoaren Laborategiko Atalari atxikia.

      3. Analisi Kimikoen Unitatea, Osasun Publikoaren Laborategiko Atalari atxikia.

      4. Ikuskapen Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.

      5. Laguntza Teknikoaren eta Erregistroaren Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.

      6. Haragi Industrien eta Hiltegien Ikuskapenerako Unitatea, Elikagaien Segurtasunaren Atalari atxikia.

    4. artikulua. Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko Unitateak.

      Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuan, unitate hauek ezartzen dira:

      1. Kontabilitate Unitatea, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikia.

      2. Langileriaren Kudeaketarako Unitatea, Profesionalen Atalari atxikia.

  2. kapitulua

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko unitateen eginkizunak

    1. artikulua. Erizaintza eta Kudeaketa Unitatearen eginkizunak.

      Erizaintza eta Kudeaketa Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Osasun laguntzaren kalitatea gainbegiratzea, eta egiaztatzea eriaren eskubideak errespetatzen direla eta erien ardura duten langileek laguntza arloko betebeharrak betetzen dituztela, orokorki nahiz zehazki, kasuan kasuko programaren arabera.

      2. Ataleko programetan parte hartzen duten erien jarraipen klinikoa egitea, oinarrizko osasun laguntzako eta laguntza espezializatuko historia kliniko informatizatua berrikusiz.

      3. Beren unitateari atxikitako langile tekniko nahiz administratiboen jarduerak, lanak eta eginkizunak kontrolatu eta koordinatzea, eta haiei lanpostua, txanda eta lanaldia esleitzea.

      4. Absentismoa, bajak, oporrak, lekualdaketak eta halako gauzak kontrolatu eta kudeatzea.

      5. Ordutegiak, dedikazioa eta errendimendua betetzen direla begiratzea.

      6. Langileekiko komunikazio prozesuak erraztu eta bultzatzea, eta lan giroa sustatzea.

      7. Unitateko langileak lanerako egokitzea eta haiei aholkuak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.

      8. Ekipamendu teknikoaren mantentze-lan orokorrez eta prebentziorako mantentze-lanez arduratzea, bai eta unitateen egoera onaz ere.

      9. Unitateko material inbentariaezina kontrolatu eta berritzea.

      10. Indarra duten xedapenek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizunak, eta aurrekoekin loturik edo haietan oinarriturik bere jarduketaren eremuan agintzen zaion beste edozein.

    2. artikulua. Prestakuntza eta Informazio Unitatearen eginkizunak.

      Prestakuntza eta Informazio Unitateak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren jarduketa programen ondoriozko prestakuntza diseinatu eta gauzatzea, bereziki lan osasunaren planen ondoriozkoa.

      2. Zerbitzuko atalen eta zerbitzuaren beraren prestakuntza programazioa garatu eta sostengatzea.

      3. Lan Osasunaren Zerbitzuan eta bere ataletan egiten diren ikastaroak kudeatzea.

      4. Aholku eta laguntza ematea Lan Osasunaren Zerbitzuan eskura dagoen on-line plataformako prestakuntzan.

      5. Lan Osasunaren Zerbitzuko langileen prestakuntza beharren gaineko aldian aldiko azterketetan parte hartzea eta, hala badagokio, azterketa horiek egitea.

      6. Lan Osasunaren Zerbitzua ordezkatzea Espainiako foro edo lantaldeetan, zerbitzu horrek parte hartzen badu, lan osasuneko prestakuntza eta hezkuntza arloan.

      7. Sustapen lana egitea eta elkarlana, Administrazio edo entitate eskudunekin batera, lan osasunaren arloko edukiak irakaskuntza arautuan (lanaren aurretiko faseetan, bereziki) txerta daitezen.

      8. Langileek, teknikariek, enpresaburuek, sindikatuek edo beste edozeinek, lan osasuneko prestakuntza arloan, Lan Osasunaren Zerbitzuari egiten dizkioten kontsultak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR