43E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketa publikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

80. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 12a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 43E/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentzia emateko lehiaketa publikoa. Nafarroako Gobernuak 2019ko ekitaldian lehiaketa publiko bat onetsi zuen (otsailaren 20ko 9/2019 Foru Agindua, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana) Nafarroan hutsik zeuden tokiko lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako hamaika lizentziak lizitatzeko: bi lizentzia Tafallako barrutirako, eta hiruna Lizarrako, Zangozako eta Tuterako barrutietarako.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren otsailaren 25eko 38/2020 epaiak lehiaketa hori deuseztatu zuen, 2. oinarri arautzailea ordenamendu juridikoaren kontrakoa zela baietsi baitzuen.

Proposamen-txosten hau idazteko tenorean, Nafarroako Foru Komunitateak eskuragarri ditu (esleitu gabe) 2019ko lehiaketaren xede ziren tokiko LTDeko hamaika lizentzia berberak, eta lehiaketa berri baterako oinarri arautzaile berriak prestatu dira, aipatutako epaiak dioenari jarraikiz, eta oinarrien honako alderdi hau egokitu da: enplegua sortu edo egonkortzeagatik aurreikusitako puntuazioa kendu da ebaluazio irizpideetatik; orain, aurkezten diren eskaerak onartzeko irizpidetzat hartuko da.

Lizentziak emateko aplikatu beharreko araudia honako hau da: alde batetik, oinarrizko arauia, hau da, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra; eta, beste aldetik, horren Nafarroako erregelamenduzko garapena, hots, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko 5/2012 Foru Dekretua. Bi arau horiek ezartzen dute ikus-entzunezko lizentziak emateko prozedura, betiere lehiaketa publiko baten bidez egin beharko dena, eta aurkezten diren eskaintzak baloratzeko baremo batzuk; baremo horiek dagoeneko egituratuta daude foru araudian.

Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuak ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen arloan eskuduna den departamentuko titularrari esleitzen dio ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuaren lizentziak emateko lehiaketa publikoaren deialdia egitea. Legegintzaldi honetan (2019-2023), Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak du eskumen hori, halaxe ezarri baitu Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura xedatzen duen lehendakariaren abuztuaren 7ko 22/2019 Lehendakariaren Foru Dekretuak.

Ikusirik Publizitate Instituzionalaren, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Ataleko buruaren txostena, eta Nafarroako Gobernuaren departamentuen egitura onesten duen abuztuaren 7ko 22/2019 Lehendakariaren Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Lehiaketa publiko baterako deialdia egitea, hamaika lizentzia emateko lurreko telebista digitaleko (LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko.

2. Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Foru agindu honen eranskinean daude.

3. Deialdi hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.nafarroa.eus) argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusira, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusira eta Ekonomia eta Enpresa Ministerioaren Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Administrazio bidea amaitzen ez duen foru agindu honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2021eko martxoaren 10ean.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEAN TOKIKO LURREKO TELEBISTA DIGITAL ZERBITZUA EMATEKO LIZENTZIAK BANATZEKO LEHIAKETA PUBLIKOA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

1. oinarria.–Xedea.

Baldintza agiri honen xedea da lurreko telebista digitaleko (hemendik aurrera LTD) ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko lehiaketa publikoa arautuko duten baldintzak ezartzea. Lizentzia horiek leku librea duten tokiko estaldurako Nafarroako lau kanal anizkoitzei dagozkie, zeinek, guztira, lizentzia esleitu gabe dauden hamaika kanal hartzen baitituzte.

Lehiaketa honen xede diren kanalen xehetasun teknikoa oinarri hauen I. eranskinean kontsultatu daiteke.

–Lizarrako multiplexadore lokala (24. kanala): hiru kanal eskuragarri.

–Zangozako multiplexadore lokala (41. kanala): hiru kanal eskuragarri.

–Tafallako multiplexadore lokala (31. kanala): bi kanal eskuragarri.

–Tuterako multiplexadore lokala (39. kanala): bi kanal eskuragarri.

2. oinarria.–Lizentziaren titularra izateko baldintzak.

Lizentziak lortu ahal izateko, beharrezkoa da Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.

Ezin izanen dira lehiaketa honetara aurkeztu Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 26.1 artikuluan ezarritako eragozpenetakoren bat dutenek. Bertan, lizentzia baten titularra izateko mugak ezartzen dira, ikus-entzunezkoaren arloko ordena publikoko arrazoiak direla-eta.

3. oinarria.–LTDaren eskaintzaren mugak.

Lizitatzaile bakoitzak, beste muga batzuk aplikatzen ahal badira ere, lehiaketara ateratzen diren frekuentziak adina eskabide aurkezten ahal ditu. Hala ere, lizentziak adjudikatzeko, ikus-entzunezko telebista merkatuan pluraltasuna defendatzeko mekanismoak erabiliko dira, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 36. artikuluan ezarritakoak.

Lizitatzaile batek eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu barruti bererako, proposamen tekniko berberak eduki ahal izanen dituzte, baina beti telebista eskaintza desberdinak izan beharko dituzte, hau da, edukien programazio guztiz desberdinean egituratuta, bere ekoizpen propiorako, eta, edukiz gero, baita besteren ekoizpenerako ere (LTDeko beste tokiko telebista batzuekin emititu ditzakeen kate-emisioak barne).

Lizitatzaile batek barruti baterako telebista proiektu bereko bi eskaintza edo eskaintza gehiago aurkezten baditu, azkena erregistratzen dena baizik ez zaio onartuko, eta aurkezten dituen gainerakoak baztertu eginen dira.

Enpresa talde bereko pertsona juridikoek lehiaketa honetarako eskaera bat baino gehiago aurkezten badituzte, eskaera guztiak eskatzaile bakar batenak direla joko da, Merkataritza Kodearen 42. artikuluak aipatzen dituen kasuen arabera.

Eskaera bat elkarrekin aurkezten duten pertsona fisiko edo juridikoek ezin izanen dute beste eskaintzarik aurkeztu udalerri bererako, banaka nahiz beste edozein pertsona fisiko edo juridikorekin batera. Baldintza hori ez betetzeak berekin ekarriko du eskatzaile horrek barruti horretarako aurkeztutako eskaera guztiak baztertzea.

4. oinarria.–Irekian emititzeko programazioa eta Nafarroako hizkuntza ofizialetan egindako programazioa.

Lehiaketaren xede diren hamaika lizentzietako bakoitzak programazio irekiaren bidez eman beharko du lurreko telebista digitalaren zerbitzua, eta komunikazio hizkuntza Nafarroako Foru Komunitatean koofizialak diren hizkuntzetatik edozein izanen da.

5. oinarria.–Lizentzien iraupena eta aplikatu beharreko araubide juridikoa.

Oinarri hauetan aipatzen diren lizentziak hamabost urterako emanen dira, deusetan galarazi gabe Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 21. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 28. artikuluan aipatzen diren berritzeak.

Lehiaketaren xede diren lizentziei aplikatu beharreko araubide juridikoa honako hau da: Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretua eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorra.

6. oinarria.–Organo eskuduna.

Eskaerak tramitatzea Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiko Publizitate Instituzional, Sare Sozialen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Atalari dagokio.

Lizentziak adjudikatzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari dagokio.

7. oinarria.–Zerbitzua emateko baldintzak.

7.1. Lizentzien adjudikaziodunak ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuen eta telekomunikazioen arloan indarra duen araudia betetzera behartuta daude. Edonola ere, eskaeretan beren gain hartzen dituzten konpromisoak bete beharko dituzte, baita betebehar eta baldintza hauek ere:

  1. Lizentziaren xede den zerbitzua zuzenean ematea, horren gaineko negozio juridikoak egiteko aukera galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 22. artikuluan eta Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 29. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  2. Katean emititzeko edukiak mugatzea, eta, horretarako, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 22.3 artikuluan ezarritakoa betetzea: tokiko telebistarako lizentzia bat emanda ere, ez da zilegi izanen beste entitate baimendu batzuekin katean emititzea asteko emisio denbora osoaren %25 baino gehiago, ordutegi ezberdinean bada ere. Portzentaje hori ezin da inolaz ere metatu 21:00etatik 24:00ak arteko ordutegian. Ez dira katean egindako emanalditzat jotzen tokiko telebista komunikazioaren zerbitzu-emaileek modu sindikatuan edo elkarrekin ekoitzitako programen emanaldiak. Egoera hori aplikatzeko, gutxieneko sindikazioaren portzentajea proiektu osoaren %12 izanen da.

  3. Lizentziaren indarraldian, lizentziaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR