103/2013 FORU AGINDUA, apirilaren 12koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak irailaren 18an emandako 484/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko mahats barietateen sailkapena ezarri zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak irailaren 18an emandako 484/2008 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean mahats barietateen sailkapena ezarri zen.

Mahastietako produkzio gaitasuna arautzen duen uztailaren 18ko 1244/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluak xedatzen duenez, autonomia erkidegoak arduratuko dira, bakoitzak bere lurraldean, mahatsa produzitzeko edo ugalketa begetatiborako diren “vitis” espezieko mahatsondo barietateen sailkapenaz.

Jaso da mahatsondoak landatu gogo direla Baztanen eta ekimenak daudela, Baztango mahastizaintzako ingurune naturalari eta prestatu nahi diren ardoei lotutako bizimodua ekarriko duen jarduera ekonomiko bat garatzeko.

Kontuan izanik ezarri beharreko mahastizaintza ereduak Nafarroan eta ondoko Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eskemak ekarriko dituela eta oinarri dituela Hondarribi Zuri, Petit Manseng, Petit Courbu eta Gros Manseng izeneko barietateak, egun Nafarroako Foru Komunitatean irailaren 18ko 484/2008 Foru Aginduan ezarritako barietate esparruan sartuta ez daudenak.

1244/2008 Errege Dekretuaren 35.2 artikuluak adierazten du mahaiko mahatsaren edo ardotarako mahatsaren barietate bat baimendutako kategoria batean sartzen ahal dela barietate horrek gutxienez bi urte daramatzanean ondoko autonomia erkidego baten sailkapenaren barruan. Kasu horretan, ez da aplikatu beharko errege dekretu horren 32. artikuluan xedatua.

Hondarribi Zuri, Gros Manseng, Petit Corbu eta Petit Manseng izeneko barietateek bi urte baino gehiago daramatzate baimendurik Euskal Autonomia Erkidegoan, zein Nafarroako Foru Komunitatearen mugakide baita.

Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak mahatsa produzitzeko edo ugalketa begetatiborako “vitis” espezieko mahatsondo barietateen sailkapena onetsiko duela...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR