431/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 18an emandako 341/2017 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez mugak jarri ziren neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 18an emandako 341/2017 Foru Aginduaren bidez mugak jarri ziren neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko, substantzia horren arrastoek oliben uztan eragin ditzaketen kalteak saihesteko.

Foru agindu horren lehenengo artikuluan ezartzen da 2018ko urtarrilaren 15ean bukatuko dela zenbait eskualde eta udalerritan prusulfocarb materia aktiboa aplikatu ezin den epea, ohituraz egun horretan bukatzen baitzen oliba biltzeko aldia, dolareen arabera.

Azkeneko kanpainetan, batez besteko tenperaturak gora egin duenez, batez ere udazkenean, uzta-bilketak urtarrilaren 15a baino lehen bukatu ohi dira. Udazken honetan, hori dela kausa, joera hori nabarmentzen ari da. Hortaz, litekeena da olibak hilabete bat lehenago bilduak izatea, eta, hala, ez du zentzurik prusulfocarb materia duten produktu fitosanitarioak aplikatzeko debekuak uzta-bilketa bukatu ondoren irauteak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak irailaren 18an emandako 341/2017 Foru Agindu aldatzea. Foru agindu horren bidez mugak jarri ziren neguko zerealen laborantzan prosulfocarb materia aktiboa duten produktu fitosanitarioak erabiltzeko.

Aldatu egiten da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 1eko 341/2017 Foru Aginduaren 1. artikulua, eta hemendik aurrera testu hau izanen du:

“1. artikulua. Prosulfocarb duten produktu fitosanitarioen erabilera arautzea.

Prosulfocarb duten produktu fitosanitarioen aplikazioa bertan behera uzten da, aldi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR