43/2018 FORU DEKRETUA, maiatzaren 30ekoa. Honen bidez bigarren jarduerako egoera arautzen da Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile edo suhiltzaile-kabo lanpostuak betetzen dituzten langileentzat.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikuluan jasotzen da bigarren jarduerako egoera, eritasuna edo istripua dela-eta bere lanpostuaren eginkizunak betetzeko ezindurik dauden prebentzio, su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetako funtzionarioentzat, baita 60 urte bete dituztenentzat ere, edo 55 urte bete eta hala aukeratzen dutenentzat.

Bigarren jarduera egoera administratibo berezia da, helburu nagusi duena langileen gaitasun psikofisiko egokia bermatzea, betiere zerbitzuaren eraginkortasuna eta langileen segurtasuna bermatuta.

Aipatutako 55. artikuluak jasotzen du zer nolako eginkizunak izanen diren bigarren jarduerakoak, baina beharrezkoa da erregelamendu bat onestea, bigarren jardueraren esparruan bete beharreko zeregin berariazkoak garatzeko, baita egoera berezi horretara iristeko eta haren araubide aplikagarria garatzeko ere.

Aipatutako 8/2005 Foru Legearen azken xedapenetako lehenbizikoak Nafarroako Gobernuari baimena ematen dio behar adina erregelamenduzko xedapen emateko hura garatzeko eta betearazteko. Hala, xedapen honen bidez garatu eta zehaztu nahi dira Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen xedapenetan bigarren jarduerari buruz jasotako aginduak.

Zehazki, bigarren jarduerako egoeran dauden langileek sostengu, prestakuntza eta laguntza eginkizunak beteko dituzte, eta inola ere ez dute esku hartuko ezbeharretan zuzenean. I. eranskineko taldeetako bateko lanpostuak beteko dituzte.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Kontseiluarekin eta Nafarroako Gobernuak 2018ko maiatzaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea.

    1. Foru dekretu honen xedea da uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 55. artikulua garatzea (8/2005 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoa). Bigarren jarduerako egoerari buruzkoa da aipatutako artikulua, Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan suhiltzaile edo suhiltzale-kabo diren langileentzat.

    2. Horretarako, erregelamendu honek honako alderdi hauek arautzen ditu:

    1. Zer arrazoik ekarriko duen bigarren jarduerako egoerara igaro ahal izatea.

    2. Bigarren jarduerako egoerara igarotzen diren langileek zer lanpostu beteko dituzten.

    3. Bigarren jarduerako egoeran dauden langileek bete beharreko eginkizunak.

    4. Bigarren jarduerako egoeran dauden langileen lan baldintzak.

    5. Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko prozedura administratiboak, baita lanpostu horiek eskuratzea ere.

    2. artikulua. Bigarren jardueraren definizioa.

    Foru dekretu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, bigarren jarduera egoera administratibo berezia da, funtsezko helburu duena Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituztenen gaitasun psikofisiko egokia segurtatzea, eta, hala, zerbitzuaren eraginkortasuna eta langileen segurtasuna bermatzea.

  2. KAPITULUA

    Bigarren jarduerarako sarbidea

    3. artikulua. Bigarren jarduerako egoerara igarotzeko arrazoiak.

    Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituztenak bigarren jarduerako egoerara igarotzeko arrazoiak hauek izanen dira:

    1. Adina.

    2. Gaixotasuna edo istripua, lanpostuko eginkizunak betetzeko ezintasuna dakarrena.

      4. artikulua. Adina.

      1. 55 urte betetzen direnean, suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen lanpostuak betetzen dituzten langileak automatikoki igaroko dira bigarren jarduerako egoerara.

      2. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, norberak hala nahita, berariaz, eska daiteke zerbitzu operatiboan jarraitzea.

      Eskaera idatziz aurkeztu beharko da, gutxienez ere 55 urte bete baino hiru hilabete lehenago. Epe horretan, osasun azterketa eta gaitasun fisikoko probak antolatuko dira, frogatuko dutenak lanpostua betetzeko behar diren baldintzak betetzen direla.

      Barne gaietan eskumenak dituen zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez adieraziko da zerbitzu operatiboan jarraituko duela.

      Urtero berritu daiteke zerbitzu operatiboan jarraitzeko aukera, aurreko paragrafoetan ezarritako beharkizun eta baldintza berberetan.

      3. Nolanahi ere, 60 urte betetzean, nahitaez igaroko dira bigarren jarduerako egoerara.

      5. artikulua. Gaixotasuna edo istripua.

      1. Suhiltzaileen edo suhiltzaile-kaboen postuak betetzen dituzten langileak bigarren jarduerako egoerara igaroko dira, baldin gaixotasunagatik edo istripuagatik ezindurik gelditzen badira beren postuko eginkizun operatiboak betetzeko.

      2. Artikulu honetan aipatutako arrazoiengatik bigarren jarduerako egoerara igarotzeko prozedura honela has daiteke:

    3. Interesdunak eskatuta

    4. Ofizioz has dezake Barne gaietan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiak.

      3. Administrazioan laneko arriskuen prebentzioaren arloko gaietan eskumena duen unitate administratiboak erabakiko du langileak eginkizun operatiboak betetzeko ezintasuna duen edo ez. Behar den irizpen medikoa emanen du, eta eskumena duen organoari igorriko dio.

      4. Behin-behinekoz eta, gehienez ere, bi urtez egon ahal izanen da langilea artikulu honetan araututako arrazoiengatik bigarren jarduerako egoeran. Epe hori bukatzean, bigarren jarduerako egoera berraztertuko du...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR