43/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 29koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Halaber, plantilla organikoko lanpostuak sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, lan publikoaren 2016ko eskaintzari eransteko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago.

Bestalde, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko eta beharkizunei eta euskaraz jakin beharrari buruzkoak, hain zuzen. Aldaketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 29ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan:

    Eskubide Sozialetako Departamentua

    Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia

    –Erdi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 3362 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

    –EAren kudeaketako goi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 5591 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6227 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

    Nafarroako Estatistika Institutua

    –Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 1023 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

    Barne Zuzendaritza Nagusia

    –Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, 663 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntzako Departamentua

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

    –Administrazioko teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 33244 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 37446 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Garbiketako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 31862 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Osasun...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR