43/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 16koa, aldatu egiten dituena Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua, martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia, fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamendua, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia, eta hirugarrenekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautu eta tributu arloko beste arau batzuk aldatu zituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretua.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tributu Harmonizazioari buruzko abenduaren 23ko 3/2014 Legegintzako Foru Dekretuak aldaketa batzuk egin ditu Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legean.

BEZaren gaineko arau horretan egindako aldaketek lau helburu dituzte:

1. Legea Europar Batasunaren araudira egokitzea, esparru juridiko seguruagoa ezartzeko ahaleginetan.

2. BEZari buruzko zuzentaraura egokitzea, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren zenbait epai, gure barne araudian eragin zuzena dutenak, bete behar baitira.

3. Iruzurraren kontrako borrokarako eraginkortasun handiagoa ematea legeari, “subjektu pasiboaren inbertsio araua” izenekoa aplikatzeko kasu gehiago ezarriz.

4. Azkenik, zenbait muga edo betebeharri dagokionez, araua malgutzea, hala nola, enpresa txiki edo ertainaren izaera duten enpresaburu edo profesionalen kasuetan zerga-oinarria aldatzeko epea luzatzea, edo kutxa-irizpidearen araubide bereziari atxikitako enpresaburuen kasuetan.

Legea behin aldatu ondoren, foru dekretu honen xedea haren edukia legean izandako aldaketetara moldatzea da. Foru dekretu honek hiru artikulu, xedapen iragankor bat eta bi azken xedapen ditu.

Lehen artikuluan balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduaren aldaketak jasotzen dira (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsia), eta bigarrenean, berriz, fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamenduarenak (apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsia). Hirugarren artikuluan, azkenik, aldaketa puntual bat egiten du Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatzen dituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuan.

Balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamenduari dagokionez, aldaketa nabarmenenak hauexek dira:

–Ondasun higiezinekin egindako zenbait eragiketaren gaineko salbuespenak Zergari buruzko Foru Legean jasotako betebehar eta baldintza berrietara egokitzen dira.

–Bidaiarien araubideari dagokion salbuespenaren aplikazioa malgutzen da.

–Egiaztatutako erakunde jakin batzuei esportaziorako ondasunak ematean, aurreikusi da Zerga Administrazioak luzatzen ahalko duela esportazio horretarako ezarritako hiru hilabeteko epea.

–Zenbait kasutan subjektu pasiboaren inbertsioa aplikatzeari dagokionez, eskakizun hauek bete beharko dira: birsaltzaile izaeraren berri ematea Zerga Administrazioari, eta izaera hori hornitzaileari frogatzea ziurtagiri bat aurkeztuz.

–Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren araubide berezia Zergari buruzko Foru Legean haren aplikaziorako ezarri diren muga berrietara egokitu da.

–Bidaia-agentzien araubide bereziari dagokionez, zergaren araubide orokorra aplikatzeko aukeraz baliatzeko modua arautzen da.

–Entitate taldearen araubide bereziari dagokionez, loturaren kontzeptuak zedarritzen dira: finantza arlokoa, ekonomikoa eta antolaketakoa.

–Telekomunikazioetako, irrati-difusioko edo telebistako zerbitzuei eta bide elektronikotik emandakoei aplikatu beharreko araubide bereziei dagokienez, kapitulu berri bat, IX.a, gehitu zaio Erregelamenduaren VIII. tituluari. Kapitulu horretan araubide berezi horietan sartzeko bete beharreko baldintzak arautzen dira, bai eta haiei uko egitekoak edo haietatik kanpo gelditzekoak ere.

–Nahitaezko desjabetzeetarako prozedura administratibo eta judizialei dagokienez, Zergari buruzko Foru legean subjektu pasiboaren inbertsiorako araua aplikatzeko baldintzak aldatzen dira.

Bigarren artikuluan fakturaziorako betebeharrak arautzen dituen erregelamendua aldatzen da, balio erantsiaren gaineko zergaren araudian sartutako aldaketen ondorioz.

Hirugarren artikuluan, azkenik, aldaketa puntual bat egiten da Hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpena arautzen duen eta zerga edukia duten beste arau batzuk aldatzen dituen azaroaren 8ko 69/2010 Foru Dekretuan. Aldaketa horren xedea hauxe ezartzea da: Nafarroako Zerga Ogasunari aldizka informazioa aurkeztu behar dioten eragiketak, baldin eta informazio hori aitorpen berariazkoen bidez aurkeztu behar bada, eta ez hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenaren bidez, eta aitorpenaren edukia berdina bada, hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean sartzeko betebeharretik kanpo egonen dira. Hau da, eragiketari buruzko informazioa aitorpen informatibo baten bitartez eman behar bada, eragiketa hori hirugarren pertsonekin egindako eragiketen urteko aitorpenean sartzeko betebeharretik salbuetsirik egonen da. Horretarako, 3.2.i) artikuluan hitz hauek kentzen dira: “aitortzaileari berari buruzkoak”.

Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Lehenengo artikulua.–Balio erantsiaren gaineko zergaren Erregelamenduaren aldaketa.

Honela idatzita geldituko dira martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren manu hauek:

Bat. 8.1. artikulua:

“1. Zergari buruzko Foru Legearen 17. artikuluko 1. idatz-zatiaren hamargarren eta hamabigarren puntuek araututako salbuespenei uko egiten bazaie, eskuratzaileari horren berri eman beharko zaio, modu frogagarrian, kasuko ondasunak entregatu aurretik edo unean berean.

Subjektu pasiboak egindako eragiketa bakoitzeko eginen da ukapena eta, betiere, eskuratzaileak izenpetutako aitorpen baten bidez frogatu beharko da; bertan azaldu beharko du behar diren ondasun higiezinak eskuratzeagatik jasandako zergaren kenkari osoa edo zati batekoa izateko eskubidea duen subjektu pasiboa dela, edo, bestela, eskuratutako ondasunetarako aurreikusi den destinoak eskubidea ematen diola kenkari osoa edo zati batekoa izateko.”

Bi. 9.1. Bigarrena B), e) azpiletra:

“e) Aduanak eginbidetutako faktura igorriko dio bidaiariak hornitzaileari. Azken honek, jasandako kuota itzuliko dio hurrengo hamabost eguneko epean, txeke zein banku transferentzia bidez, kreditu txartelean abonatuz edo errenboltsoa froga dezakeen beste edozein bitarteko erabiliz.

Zergaren errenboltsoa Nafarroako Zerga Ogasunak baimendutako entitate laguntzaileen bidez ere egiten ahalko da, eta hark ezarriko du zer baldintzak bete beharko dituzten entitate horiek aritzeko eta zenbateko komisioak jasoko dituzten.

Bidaiariek entitate horiei igorriko dizkiete eginbidetutako fakturak, eta entitateek kasuan kasuko zenbatekoa ordainduko dute, bidaiariaren adostasuna agerraraziz.

Ondoren, aipatutako entitateek fakturak igorriko dizkiete hornitzaileei, paperean edo formatu elektronikoan, eta berauek errenboltsoa egitera beharturik izanen dira.”

Hiru. 9.1.artikulua, Laugarrena:

“Laugarrena. Egiaztatutako erakundeei ondasunak ematea, haien esportaziorako.

Salbuespen honek ondorioak izan ditzan, Zerga Administrazioari dagokio ongintza edo hezkuntza arloko jardueretan edo jarduera humanitarioetan aritzen diren erakundeak ofizialki egiaztatzea, haiek eskatu ondoren eta kasuko departamentuak txostena emanda, aipatu erakunde horiek irabazi-asmorik gabekoak direla ziurtatuz.

Entrega horiei dagokienez, idatz-zati honetako lehen puntuan xedatutakoa ere aplikagarri izanen zaie.

Ondasunak erkidegotik kanpora esportatuko dira horiek eskuratu eta ondorengo hiru hilabeteko epean, edo zerga administrazioak baimendutako epe luzeagoan, hala eskatu ondoren. Baimendutako erakundea beharturik dago hornitzaileari irteerako agiriaren kopia igortzera, egin ondoko hamabost eguneko epean.”

Lau. 15.1. artikulua:

“1. Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan aipatzen diren kasuetan, subjektu pasiboa beharturik dago eragiketen hartzailearentzako faktura berria eman eta hari igortzera; faktura horretan jasanarazitako kuota zuzendu edo, kasua bada, bertan behera utziko da, Fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduaren 15. artikuluan aurreikusten den moduan. Erregelamendu hori apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Zergari buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluko kasuetan, aipatu faktura egin beharko da, eta haren kopia bat igorri beharko zaio konkurtso administrazioari epe berean.

Zerga-oinarria murrizteko edo, kasua bada, eragiketaren hartzaileak kengarri dituen kuotak handitzeko, aurreko faktura zuzenduko duen faktura berria eman eta igorri beharko da. Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatietako kasuetan, subjektu pasiboak ere frogatu beharko du igorri izana.”

Bost. 15. quater artikulua.1:

“1. Zergari buruzko Foru Legearen 31.1.Bigarrena e).b’) artikuluan aipatutako entrega egiten duen enpresaburuak edo profesionalak eskuratzaileari berariaz eta sinesgarriro jakinarazi beharko dio egindako eragiketa bakoitzaren salbuespenari uko egiten diola.

Zergari buruzko Foru Legearen 108. sexies. Bost artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, eskualdatzaileak aurreko lerroaldeko uko egitea gauzatzen ahalko du baldin eta eskuratzaileak frogatzen badu subjektu pasiboa dela eta erregelamendu honen 8.1 artikuluan aipatzen den ezaugarriak betetzen dituela.”

Sei. 15. quater artikuluari 5. idatz-zatia gehitzen zaio, eta, hortaz, egungo 5., 6. eta 7. idatz-zatiak 6., 7. eta 8. idatz-zatiak izanen dira aurrerantzean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR