42E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezkoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

116. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 29a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 42E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 11koa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez izendatzen baita Nafarroako Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezkoa. Nafarroako Turismoari buruzko otsailaren 14ko 7/2003 Foru Legearen 9. artikuluak sortu zuen Nafarroako Turismo Kontseilua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak arlo horretan duen kontsulta eta aholkuetarako organo gisa.

Otsailaren 9ko 34/2004 Foru Dekretuak garatzen ditu Nafarroako Turismo Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua.

Foru dekretu horren 3. artikuluarekin bat, Kontseiluaren osoko bilkuretan, besteak beste, idazkari bat egonen da, turismo arloan eskumena duen kontseilariak izendatua (gaur egun, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria), turismo arloan eskumena duten funtzionarioen artetik.

Garapen Ekonomikorako kontseilariaren irailaren 22ko 3E/2016 Foru Aginduaren bidez, Estefanía Munárriz Nuin andrea izendatu zen Turismo Kontseiluko idazkariaren ordezko.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiaren organigraman izan diren aldaketen ondorioz, beharrezkoa da kontseilu horretako idazkariaren ordezko bat izendatzea; izan ere, Estefanía Munárriz Nuin andrea dagoeneko ez dago atxikia Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuari.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR