429/2018 FORU AGINDUA, abenduaren 31koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeen deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 11/2014 Foru Aginduaren bidez, “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeen deialdia egin zen.

Kontuan hartuz, halaber, aipatu hauteskunde prozesuan parte hartu zuten kontseilu arauemaileen erregelamenduetan ezartzen dela hautatutako kideak lau urtean behin berrituko direla, eta berriz hautatuak izan daitezkeela.

“Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileetako egungo kideen agintaldia bukatu denez, bidezkoa da Nafarroako mugak gainditzen ez dituzten kontseilu horiek berritzeko hauteskundeen deialdia eta prozedura finkatzea.

Foru agindu hau prestatzeko prozeduran, parte hartzeko aukera eman zaie herritarrei, nekazaritzako lanbide erakundeei, enpresa elkarteei, erakunde kooperatiboari eta kontseilu arauemaileei.

Ikusirik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.25 artikulua, bai eta Nekazaritzaren, abeltzaintzaren eta mendien arloari buruz Estatuko Administrazioaren eginkizun eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuan xedatua ere.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Hauteskundeetarako deialdia.

  2. Deialdia egiten da “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeetarako.

  3. Berariaz aipatu ezean, kontseilu arauemaileez egindako aipamenak NNPEKrako ere aplikatuko direla ulertzen da.

  4. artikulua. Hauteskundeak egiteko arauak.

  5. Xedapen honen I. eranskinean ezarritako arauei jarraikiz eginen dira foru agindu honen bidez deitutako hauteskundeak.

  6. Bestalde, sufragiorako eskubidea askatasun osoz baliatzea funtsezko helburua izanda, hauteskunde prozesua eta foru agindu hau aplikatzetik sortzen diren zalantza guztiak, bertan aurreikusten ez den orotan, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako araudian ezarritakoarekin bat ebatziko dira.

  7. artikulua. Agiriak aurkeztea eta hauteskunde egutegia.

  8. Foru agindu honen II. eranskinean ezarrita dago kontseilu arauemaileak berritzeko prozedura gauzatzeko hauteskundeen egutegia.

  9. Interesdunek hauteskunde administrazioaren organoetara bidali beharreko agiriak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren erregistroan aurkeztu daitezke, Hauteskundeetako Goi Batzordeari eta/edo Deituren Hauteskunde Batzordeari zuzenduta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalaren bitartez. Telematikoki ere aurkezten ahalko dira Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan.

    Lehenengo xedapen gehigarria.–Hautagai-zerrenda bakarra.

  10. Hautagai-zerrendak irmoak direnean, 16. artikuluan xedatuarekin bat, bakarra besterik aurkezten ez denetan, zentsuko hautagaiak zuzenean geratuko dira hautaturik, bozketarik egin gabe.

  11. Deituraren zentsu guztietan hautagai-zerrenda bakarra bada, edo ez bada hautagai-zerrendarik aurkeztu deituraren zentsu guztietan, Deituren Hauteskunde Batzordeak, lau eguneko epean, deituraren kontseilu arauemailerako hautatutako kideak aldarrikatuko ditu.

  12. Aldarrikatu eta zazpi egunera, foru agindu honen 40. artikuluan araututako osoko bilkura eginen du kontseilu arauemaileak.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Hautatutako kideen baja eta ordezkapena.

  13. Hautatutako kideen agintaldiaren lau urteko indarraldian, araudi honetan ezarritako moduan hautatzen direnek lotura galtzen badute ordezkatzen dituzten sektoreekin edo hautagai gisa proposatu zituen erakundearekin, hautagai gisa proposatu zituen erakundeak ordeztuko ditu.

  14. Inskribatutako enpresa bateko zuzendaritzakoak izateagatik hautatzen diren kideek kargua utziko dute enpresa horretako zuzendaritzan kargua uztean, beste enpresa batera joanda sektoreari lotuta jarraitzen badute ere, eta haren ordezkoa izendatuko da ezarritako moduaren arabera.

  15. Baldin eta, hala ere, kideren baten baja gertatzen bada heriotzagatik edo kargua uzten badu edozein arrazoirengatik, edo bere eginkizunetan aritzeko gabetua izaten bada jatorri deituren arloan akats larria egiteagatik, bai kidea gabetua izan delako bai hark ordezkatzen duen erakundeari ezarri zaiolako gabetze hori, orduan automatikoki ordeztuko du haren ordezkoak edo, bestela, kidea proposatu duen erakundeak izendatutako pertsonak.

    Hirugarren xedapen gehigarria.–Kontseilu arauemaileetako kideen kargu-uztea.

    Hauteskunde prozesu honi jarraikiz hautatzen diren kide berriak karguaz jabetzen diren egunean, kargua utziko dute beren agintearen jabetza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 11/2014 Foru Aginduaren babesean hartu zuten kontseilu arauemaileetako kideek.

    Laugarren xedapen gehigarria.–Aurrekontuko partida.

    Foru agindu honen aplikazioak eragindako konpromisoak 2019ko gastuen aurrekontuan 2018ko gastuen aurrekontuko “Denetariko gastuak” izeneko 720005 71640 2269 467400 partidaren baliokidea denaren kargura ordainduko dira, eta horretarako 9.500 euroko erreserba eginen da, betiere behar adinako kreditu egokia baldin badago.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

    Hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa galarazi gabe, indarrik gabe utzi dira foru agindu honen kontrakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, berariaz Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urtarrilaren 10eko 11/2014 Foru Agindua, “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzekoa.

    Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2018ko abenduaren 31n.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    1. ERANSKINA

      Arauak, “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskundeetarako

    2. TITULUA

      Hauteskundeen arauak

  16. KAPITULUA

    Arau orokorrak

  17. artikulua. Hauteskunde prozesua antolatu eta koordinatzea.

  18. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak antolatu eta koordinatuko du “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren, “Erronkari” Jatorri Deitura Babestuaren, “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuaren eta Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) kontseilu arauemaileak berritzeko hauteskunde prozesua.

  19. Hauteskunde prozesuaren egutegia egun naturaletan dago.

  20. Jarduketa baterako epearen azken eguna larunbatarekin, igandearekin edo jaiegunarekin denean, ulertuko da hurrengo egun balioduna gaituko dela horretarako.

  21. artikulua. Hauteskunde batzordeak.

    Hauteskundeetako Goi Batzordea sortzen da. Gainera, hauteskunde batzorde bakarra eratzen da 1. artikuluko kontseilu arauemaileak berrituko dituzten deituretarako, adierazpen geografikoetarako eta nekazaritzako produkzio ekologikorako (JDB, AGB eta NNPEK).

  22. artikulua. Hauteskundeetako Goi Batzordearen osaera.

  23. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Hauteskundeetako Goi Batzordea honako hauek osatuko dute:

    –Epaimahaiburua:

    Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, edo haren ordezkoa. –Kideak:

    Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena. INTIA SAko nekazaritzako elikagaien arloko zuzendari kudeatzailea, edo berak eskuordetzen duena. APT bat (arlo juridikoa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak izendatua. Nafarroako Foru Komunitatean ordezkari gehien dituzten nekazaritzako bi lanbide erakundeen ordezkari bana. Kooperatiben ordezkari bat, Unión de Cooperativas Agrarias de Navarrak proposatua. –Idazkaria:

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusia, edo berak eskuordetzen duena. 2. Nekazaritzako lanbide erakundeen, enpresa elkarteen eta kooperatiben ordezkari izateko hautagaiak aurkezteko, dagokion entearen gobernu organoaren erabakia beharko da, ordezkaria eta haren ordezkoa proposatuta.

  24. artikulua. Deituren Hauteskunde Batzordearen osaera.

  25. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (Iruñeko Gonzalez Tablas kalea, 9) egoitza izanen duen Deituren Hauteskunde Batzordea honako hauek osatuko dute:

    –Burua:

    Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuko zuzendaria, edo berak eskuordetzen duena. –Kideak:

    Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen eta Sustapenaren Ataleko burua, edo haren ordezkoa. INTIA SAko nekazaritzako elikagaien arloko arduraduna. “Lodosako pikillo piperra” Jatorri Deitura Babestuaren kontseilu arauemaileko idazkaria. “Tuterako orburua” Adierazpen Geografiko Babestuko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR