42/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, araubide bereziko kirol-ikasketen barrenean espeleologiako kirol-teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

170. ALDIZKARIA - 2020ko abuztuaren 3a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 42/2020 FORU DEKRETUA, ekainaren 3koa, araubide bereziko kirol-ikasketen barrenean espeleologiako kirol-teknikari tituluaren egitura eta curriculuma ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatean. ZIOEN AZALPENA

1

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legeak kirolaren antolamendua ezartzen du, eta 55.1 artikuluan zehazten du ezen, Gobernuak, Hezkuntza Ministerioak proposaturik, kirol-teknikarien ikasketak arautuko dituela, hezkuntza-maila bakoitzak ezarritako betebeharren arabera. Bestetik, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, II. tituluko I. kapituluan (Foru Komunitateko Administrazioaren eskumenak arautzen dira bertan), zehazki, 5. artikuluko h) atalean, ezartzen du Nafarroako Gobernuaren eskumena dela kirol-teknikarien prestakuntza garatzea eta arautzea.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak kirol-ikasketen antolaketa eta haren egituraren eta antolamenduaren printzipio orokorrak arautzen ditu hezkuntza-sistemaren barrenean. Etapa, maila eta ikasketa mota guztiak eredu koherente batean artikulatzen ditu, zeinean kirol-ikasketetako zikloek zeregin garrantzitsua betetzen baitute ikasleek kirol-jarduera edo -modalitate batean lan egiteko behar duten prestakuntzari begira. Eredu horrek, gainera, ikasleei laguntzen die lan- eta kirol-munduaren bilakaerari eta herritarren aktibotasunari egokitzen.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionala ezartzen du, produkzio-sektorearen eskakizunei erantzutera bideratutako prestakuntza-ekintzen esparruan. Kirol-ikasketen modalitate batzuek lanbide-heziketaren kontzeptu orokorrarekin lotzen dituzten ezaugarriak dituzte, baina horrek ez dakar uko egin behar izatea kirol-sistemara bideratutako berariazko eskaintza bat izateari, hau da, Gorputz eta Kirol Jardueren lanbide-arloak hezkuntza-sistemaren lanbide-heziketaren barnean sektoreko gainerakoarentzat egiten duen eskaintzatik bereizitako eskaintza bat izateari.

Foru-dekretu honen bitartez, espeleologiako kirol-teknikari titulua eskuratzea ahalbidetzen duen erdi-mailako heziketa-zikloaren egitura eta curriculuma ezartzen dira. Araubide bereziko kirol-ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 8. artikulua aplikatuta, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 47. artikuluan Nafarroako Foru Komunitateari arlo honetan ematen zaizkion eskumenak erabiliz, curriculum honek urtarrilaren 29ko 64/2010 Errege Dekretua garatzen du, espeleologiako kirol-teknikari titulua ezartzen eta horren gutxieneko ikasketak eta ikasketa horietara sartzeko baldintzak finkatzen dituena, hain zuzen.

Bestalde, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuak (haren bidez araubide bereziko kirol-ikasketen antolamendua eta garapena arautzen dira Nafarroako Foru Komunitatean) eredu bat zehazten zuen araubide bereziko kirol-ikasketen curriculuma garatzeko, egokitzeko modukoa kirol-modalitate eta -espezialitate bakoitzaren ezaugarri eta helburuetara, baita ikasleen ezaugarri eta beharretara ere.

Horregatik, espeleologiako kirol-teknikari tituluaren curriculuma Nafarroako Foru Komunitatera egokitzean eta garatzean, kontuan hartu dira abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretu horrek onesten dituen diseinuari buruzko jarraibideak.

2

Erregulazio honetan titulu horren curriculuma eratzen duten elementuak jorratzen dira: antolaketa, lanbide-erreferentea, curriculuma, ikasketen iraupena, sarbideak eta ikasketak ezartzeko baldintzak.

Ikasketa horiek antolatzeari dagokionez, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 5.1 artikuluko a) atalean ezartzen denez, erdi-mailako kirol-ikasketak bi ziklotan banatuko dira: erdi-mailako hasierako zikloa eta erdi-mailako bukaerako zikloa. Hori dela eta, Foru Dekretu horrek ikasketa horien antolaketa eta iraupena ezartzen ditu 3. artikuluan.

3

Titulu horren lanbide-erreferentea arau honen 4. artikuluan aurkezten eta 1. eranskinean garatzen da, eta oinarrizko bi alderdi ditu: tituludunaren lanbide-profila eta haren lan jarduerari lotutako ingurune profesionala, pertsonala, lanekoa eta kirolekoa. Lanbide-profilaren barrenean, haren gaitasun orokorra zein den definitzen da, eta erreferentzia gisa hartu diren lanbide-kualifikazioak azaltzen dira. Lanbide-kualifikazio horiek, alegia, AFD503–2 espeleologiako gidaritza eta AFD504–2 espeleologiako kirol-hastapenak, otsailaren 4ko 146/2011 Errege Dekretuan arautuak, hainbat gaitasunek definitzen duten lanbide-jarduketarako gune dira. Gune horiek, euskarri gisa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR