42/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana. Honen bidez onesten da sozietateen gaineko zergaren autolikidaziorako 220 eredua zerga-kontsolidazioaren araubidearen bidez tributatzen duten talde fiskalentzat, 2016ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako zergaldietarako, eta aitorpenak aurkezteko arauak ematen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluaren VIII. kapituluak zerga-kontsolidazioaren araubidea erregulatzen du, eta ezartzen du talde fiskalak, tributazio araubide hori aukeratzen dutenean, zergaren subjektu pasibotzat hartuko direla.

Aipatu foru legearen 116.2 artikuluak xedatzen du talde fiskalaren entitate ordezkariak zerga-kontsolidazioaren araubideak sortutako zerga arloko betebehar materialak eta formalak bete beharko dituela eta talde fiskalaren entitate ordezkaria entitate nagusia izanen dela Espainiako lurraldeko egoiliarra denean, edo talde fiskalak izendatzen duen entitatea, entitate nagusia izateko baldintzak betetzen dituen eta Espainiako lurraldeko egoiliarra den entitaterik ez dagoenean taldean.

Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuak Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan tributuen aplikaziorako teknika elektroniko, informatiko eta telematikoen ugaritzeari eta hobetzeari heltzen die, alde batetik zergapekoek errazago bete ahal izateko zerga-betebeharrak (bai materialak bai formalak), eta bestetik, errespetatzeko haien eskubideak eta bermeak, eta, azkenik, tributuen aplikazioan Administrazioaren eraginkortasuna areagotzeko.

Beraz, Nafarroako Zerga Ogasunak aitorpenen aurkezpen telematikoaren arloan duen esperientziaren arabera, eta kontuan izanik zergapekoek gero eta gehiago eskatzen dutela teknologia berriak erabili ahal izateko aukera Zerga Administrazioarekin dituzten harremanetan, xedatzen da, aurreko ekitaldietan bezala, bide telematikoa izan dadila sistema bakarra 220 eredua aurkezteko, foru agindu honen bidez onesten den eredua, hain zuzen ere.

Foru agindu honetan Interneten bidezko aurkezpen telematikoa egiteko baldintza orokorrak eta prozedura finkatzen dira. Gainera, zehazten dira Nafarroako Zerga Ogasunak prestatu duen laguntza programa erabiltzen ez duten zergapekoek bidali beharreko aitorpen-likidazioen fitxategiek eduki beharreko erregistroen diseinuak. Aipatutako erregistroen diseinuak Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrialdean zehazten dira, Interneteko helbide honetan: http://www.hacienda.navarra.es.

Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren arabera bi administrazioei batera ordaindu behar dieten eta Nafarroakoaz besteko tributazio kontsolidatuaren araudia aplikatzen duten talde fiskalek, bestalde, fitxategi bat bide telematikotik igorriz aurkeztu beharko dituzte beren aitorpenak. Zein administrazioren araudia aplikatzen den, administrazio horrek eredu bakoitzarentzat zehazturiko erregistro-diseinuetara egokituko da fitxategi hori. Beraz, telematikaren bidez 320 inprimaki eredua...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR