42/2017 Foru Agindua,martxoaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu (izendapen librearen bidez), ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

HITZAURREA

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren xedea da Lanbide Heziketaren, kualifikazioen eta egiaztapenen sistema integratu bat antolatzea eskaera sozialei eraginkortasunez eta gardentasunez erantzuteko, prestakuntza modalitateen bitartez. Lege horren 11.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio eskudunak izendapen libreko prozeduraren bidez izendatuko ditu hezkuntza administrazioa titular duten Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetako zuzendariak, irakasle funtzionario publikoen artetik, merezimendu, gaitasun eta publikotasunaren printzipioen arabera, aurretik ikastetxeko kide anitzeko organoei kontsultatuta.

Ildo beretik, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen oinarrizko betekizunak arautzen dituen abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuan (maiatzaren 7ko 564/2010 Errege Dekretuak aldatua), 13.1 artikuluan, zehaztutakoaren arabera, izendapen librearen bitartez izendatuko dira titulartasun publikoko ikastetxe bateratuetako zuzendariak, eta, hezkuntza administrazioa titular duten Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen kasuan, irakasle funtzionario publikoen artean hautatuko dira, merezimendu, gaitasun eta publikotasunaren printzipioen arabera, ikastetxeko kide anitzeko organoei aldez aurretik kontsultatuta.

Orobat, Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuak arautzen dituen irailaren 4ko 63/2006 Foru Dekretuan ezartzen da aplikazio araudia. Horren 10.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, izendapen librearen bidez izendatuko dira ikastetxeko horietako zuzendariak, eta, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratuen kasuan, irakasle funtzionario publikoen artean hautatuko dira, merezimendu, gaitasun eta publikotasunaren printzipioen arabera, ikastetxeko kide anitzeko organoei aldez aurretik kontsultatuta. Bestetik, aipatu foru dekretuaren 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxe bateratuko gizarte kontseiluaren eginkizuna da, besteak beste, aurretiko txostena egitea ikastetxeko zuzendaria izendatzeko prozesuan.

Hezkuntza Departamentua jakitun da zuzendaritza lana garrantzitsua dela ikastetxe bateratuetan, elementu estrategikoa baita ikastetxe horiek eskaintzen dituzten zerbitzu ezberdinak garatzeko, abenduaren 23ko 1558/2005 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ikastetxe horiei ezartzen dizkien oinarrizko eginkizunak bermatzeko asmoz. Horretarako, arau garapen hau proposatzen da ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari postuak betetzeko prozedura oinarrizko araudira egokitzeko, izendapen librearen bidez, berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasunaren printzipioak bermatuta eta gizarte kontseiluaren eta irakasleen klaustroaren parte-hartzea ziurtatuta.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Xedapen orokorrak

    1. artikulua. Xedea eta aplikazio eremua.

      Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu (izendapen librearen bidez), ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematea du xede foru agindu honek.

    2. artikulua. Printzipio orokorrak.

    3. Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatuko dira, Lanbide Heziketako irakaskuntzan irakats dezaketen karrerako irakasle funtzionarioen artean. Ikastetxe bateratuko irakaskuntzaren batean irakats dezaketenek izanen dute lehentasuna.

    4. Izendapen librearen bidezko prozedura berdintasun, merezimendu, gaitasun eta publikotasunaren printzipioen arabera gauzatuko da, dagokion ikastetxeko gizarte kontseiluari eta irakasleen klaustroari aldez aurretik kontsultatuta. Horretarako, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, Hezkuntza Departamentuak aldian behin deialdia eginen du zuzendari postua hutsik duten ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko, izendapen librearen bidez.

    5. Hezkuntza Departamentuak irizpide batzuk ezarriko ditu ikastetxe bateratuetako zuzendariek egiten duten zuzendaritza lana ebaluatzeko.

    6. artikulua. Ikastetxe bateratuetako zuzendariak izendatzeko eta kargutik kentzeko proposamena egiteko eskumena.

      Hezkuntzako zuzendari nagusiak eskumena du Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetako zuzendariak izendatzeko eta kargutik kentzeko proposamena egiteko.

    7. artikulua. Parte hartzeko baldintzak.

    8. Ikastetxe bateratuetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatzeko deialdietan parte hartu ahal izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

      1. Egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende dagoen karrerako funtzionarioa izatea, gutxienez hiru urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa irakaskuntzaren funtzio publikoan, eta Hezkuntza Departamentuan zerbitzuak ematea.

      2. Karrerako funtzionario gisa zuzeneko irakaslana egin izana, hiru urtez gutxienez, Lanbide Heziketako irakaskuntzan, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publiko batean.

        Hezkuntza Orientazioko espezialitatea duten irakasleen kasuan, ondorio horietarako, karrerako funtzionario gisa bere espezialitatearen berezko lana egin izana, hiru urtez, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako irakaskuntzak eskaintzen dituen Nafarroako ikastetxe publiko batean.

      3. Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, 1. eranskineko ereduaren arabera.

      4. Zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapen proposamena aurkeztea, interesdunek onartua. Proposamen eta onarpen horiek zuzendaritza proiektua osatuko dute, haren parte direla. 2. eranskinean ezarri da zuzendaritza taldeko gainerako kideak izendatzeko eta proposamen hori onartzeko eredua.

      5. D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituen ikastetxe bateratu bateko zuzendaria izateko hautagaitzen kasuan, EGA titulua edo baliokidea izatea.

    9. Deialdi bakoitzari dagokion eskaera aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza horiek.

    10. artikulua. Eskaerak.

    11. Ikastetxe bateratuetako zuzendariak izendapen librearen bidez hautatzeko prozeduran parte hartzeko eskaerak 3...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR