42/2016 FORU DEKRETUA, ekainaren 22koa, Hezkuntza Departamentuari atxikitako ikastetxeetako irakasleen eta laguntzaileen kontratuen gehieneko iraupena zehazten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Irakasle funtzionarioen eta administrazio araubidean irakasle gisa kontratatutako langileen arteko berdintasun printzipioa bermatzearren, hala aitortu baita hainbat epaitan, azken horien kontratuak udako hilabeteetara luzatzea bermatzen da; betiere, urriaren 1a baino lehen sinatuak badira eta, hortaz, ia ikasturte osoa iraun badute.

Era berean, irtenbide bera aplikatuko da Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetan laguntza lanak egiten dituzten langileen kasuan.

Orobat, Akordio Programatikoak,”irakasleen lan baldintzak, bereziki bitarteko irakasleenak, hobetu eta defendatzeko” asmoa jasotzen du “Hezkuntza” izeneko 2.2 puntuko 12. akordioan.

Horregatik, xedapen iragankor bat jaso da, non xedatzen baita foru dekretu honetan ezarritako neurria 2015eko urriaren 1a baino lehen izenpetu eta 2016ko ekainaren 30ean indarrean jarraitzen duten kontratuei aplikatuko zaiela.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluari entzunik eta Nafarroako Gobernuak 2016ko ekainaren 22ko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.

  1. –Oro har, Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetan irakasleak eta laguntzako lanak egiten dituzten langileak ordezteko kontratuek, urte bakoitzeko urria baino lehen izenpetzen badira, hurrengo urteko abuztuaren 31 arte iraunen dute, gehienez ere.

    Urte bakoitzean urriaren 1etik aurrera izenpetzen diren kontratuek hurrengo urteko ekainaren 30a arte iraunen dute, gehienez ere.

  2. –Oro har, behar berriei arreta emateko irakasleekin urte bakoitzean urriaren 1a baino lehen izenpetzen diren kontratuek hurrengo urteko abuztuaren 31 arte iraunen dute, gehienez ere.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR