42/2015 FORU DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsi zuen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Araudi fiskala aldatzeko eta jarduera ekonomikoa pizteko neurriak hartzeko abenduaren 24ko 29/2014 Foru Legearen 1. artikuluak aldaketa garrantzitsuak ezarri ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginean (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia). Aldaketa horietako batzuek 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, eta erregelamenduz garatu beharra dago.

Lehenengo eta behin, 29/2014 Foru Legeak aldaketa garrantzitsu bat egiten du lanaren gauzazko ordainsarietan. Zehazki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 15.2.e) artikuluaren testu berriak aipatzen du kontzeptu hauek ez dutela gauzazko ordainsarien izaera: batetik, negoziazio kolektiboko prozesuetan adostutakoak, erregelamenduz ezartzen diren muga eta ezaugarriekin, eta, bestetik, baimendutako ikastetxeek langileen seme-alabei emandako hezkuntza zerbitzuak (eskolaurrekoa, haur eta lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitatea), betiere subjektu pasiboen diruzko etekinak 60.000 eurotik beherakoak badira.

Bigarrenik, erregelamendua legera egokitu beharra dago lan etekinetan, kapital higiezinen eta higigarrien etekinetan eta enpresa eta lanbide jardueren etekinetan izandako irregulartasuna dela-eta egiten den murrizketa berriari dagokionez, etekin horiek bi urtetik gorako epean sortuak direnean edo denboran modu irregularrean eskuratu direla nabaria denean. Aplikatu beharreko murrizketa 100eko 40koa izatetik 30ekoa izatera pasatuko da eta 300.000 euroko muga ezartzen da hura egiteko, beraz, ez da murrizketarik aplikatuko zenbateko horretatik gorako soberakinean. Etekin horiek zatika jasotzen direnean ere ez da murrizketa hori aplikatuko.

Hirugarrenik, ezinbestekoa da informazioa emateko betebehar batzuk Foru Komunitatean nahiz Estatuan dugun arau errealitate berrira egokitzea. Gai honi dagokionez, komeni da azpimarratzea Estatuaren Zor Publikoarekin, lehentasunezko partaidetzekin eta beste zor tresna batzuekin egiten diren eragiketa jakin batzuei dagokienez egindako aldaketa. Era berean, finantza erakundeek eta talde inbertsioko erakundeen akzioak eta partaidetzak merkaturatzen dituzten entitateek informazioa emateko betebeharren zenbait alderdi aldatzen dira.

Gehigarri gisa, lege erregulazio berrira egokitzen dira atxikipenen eta konturako ordainketen portzentajeak finkatzen dituzten erregelamenduko artikuluak. Gai horri dagokionez, komeni da azpimarratzea, batetik, lan etekinen gainean aplikatu beharreko atxikipenen taula berria jaso dela, eta, bestetik, kasu berriak ezartzen direla atxikipen tasa erregularizatzeko, lan etekinak ere ordaintzen direnean.

Azkenik, erregelamenduko beste zenbait artikulu ere egokitu beharko dira zergari buruzko Foru Legearen testu berrira, zaharkituta eta deskoordinatuta gelditu direlako foru lege horrek azken urteetan izan dituen aldaketa ugarien ondorioz.

Horrenbestez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren txostenarekin bat, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko uztailaren 1eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzea. Erregelamendu hori maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko manu batzuk aldatu, eta honela geratzen dira:

Bat.–10. artikuluaren errubrika.

“10. artikulua. %30eko murrizketa lanaren etekin jakin batzuetan”.

Bi.–10.2 eta 10.3 artikulua.

“2. Zergari buruzko Foru Legearen 17.2.a) artikuluan jasotako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Zenbateko horretatik gorako soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko. Kobrantza zatika egina dela ulertuko da zergaldi batean baino gehiagotan egozten denean.

  1. Zergari buruzko Foru Legearen 17.2.a) artikuluan aurreikusiriko murrizketaren ondorioetarako, bi urtetik gorako sortze epea duten lan etekintzat hartuko dira, besteak beste, hauexek:

    1. Langileei akzioak edo partaidetzak erosteko emandako eskubidetik heldu direnak, ematen denetik bi urte iraganik erabiltzen denean.

    2. Zergari buruzko Foru Legearen 78.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lan etekinak kobrantza egiten den zergaldiari baizik egozten ez zaizkionen, aurreko bi zergaldiri baino gehiagori egotzi ahal bazaizkio ere.”

    Hiru.–11. artikuluaren errubrika.

    “11. artikulua. %40ko, %50eko eta %70eko murrizketak lanaren etekin jakin batzuetan”.

    Lau.–12. artikulua. 2. idatz-zatia gehitzen da, eta egungo edukia 1. idatz-zatia izanen da aurrerantzean. 1. idatz-zatiko a) letra aldatzen da.

    “a) Besteren kapitalen interesak, baldin eta etekinak sortu dituzten ondasunak, eskubideak edo erabilera nahiz gozatzeko ahalmenak eskuratzeko edo hobetzeko inbertitu badira, bai eta finantzaketako gainerako gastuak ere.”

    “2. Aurreko idatz-zatiko a) eta f) letretan aipatutako gastuen kenkari osoa ezin da izan, ondasun edo eskubide bakoitzeko, higiezinaren edo eskubidearen lagapena eginez lortutako etekin osoen zenbatekoa baino handiagoa. Soberakinaren kenkaria hurrengo lau urteetan jarraian egiten ahal da, kasuan kasuko zergaldikoekin batera eta idatz-zati honetan aipatzen diren mugekin.”

    Bost.–14.2. artikulua.

    “2. Zergari buruzko Foru Legearen 25.3 artikuluan aurreikusitako murrizketa aplikatzen ahal da, soilik, gehienez ere 300.000 euroko etekin osoetan etekin garbi positiboei dagokien zati proportzionalean.

    Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa aplikatuko. Kobrantza zatika egina dela ulertuko da zergaldi batean baino gehiagotan egozten denean.”

    Sei.–20.2. artikulua.

    “2. Zergari buruzko Foru Legearen 32.2 artikuluan aurreikusitako murrizketa aplikatzen ahal da, soilik, gehienez ere 300.000 euroko etekin osoetan kapital higigarriaren etekin garbiei dagokien zati proportzionalean.

    Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa aplikatuko. Kobrantza zatika egina dela ulertuko da zergaldi batean baino gehiagotan egozten denean.”

    Zazpi.–22.2. artikulua.

    “2. Zergari buruzko Foru Legearen 34.6 artikuluan aurreikusitako murrizketa aplikatzen ahal da, soilik, gehienez ere 300.000 euroko etekin osoetan enpresa edo lanbide jardueren etekin garbiei dagokien zati proportzionalean.

    Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa aplikatuko. Kobrantza zatika egina dela ulertuko da zergaldi batean baino gehiagotan egozten denean.”

    Zortzi.–41.3. artikulua.

    “3. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako baldintzak ez betetzeak salbuespena osorik edo hein batean galtzea ekarriko du. Kasu horretan, subjektu pasiboak ez-betetzea gertatzen den zergaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean sartu beharko du salbuespena aplikatu zeneko ekitaldian zegokion kuota osoaren zenbatekoa, berandutze-interesak barne.”

    Bederatzi.–47.ter artikulua gehitzea.

    “47.ter artikulua. Gauzazko ordainketa jakin batzuen mugak eta ezaugarriak.

  2. Zergari buruzko Foru Legearen 15.2.e) artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honakoek ez dute gauzazko lansarien izaera izanen:

    1. Baimena duten ikastetxeek emandako hezkuntza zerbitzuak (eskolaurrekoa, haur eta lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa eta unibertsitatekoa), betiere baldintza hauek betetzen badira:

  3. Zerbitzua ematea ikastetxearekin lan harremana duten langileen seme-alabei.

  4. Subjektu pasiboaren eta ikastetxearen arteko lan harremanek urtean eragindako diruzko ordainsariak, guztira, 60.000 eurotik beherakoak izatea.

    Lan etekinak banaka kontatzeko arauekin bat, bi gurasoek lan harremana dutenean ikastetxearekin, jaso beharreko gauzazko ordainsariaren zenbatekoa erdi bana emanen zaie. Kasu horretan, 60.000 euroko gehieneko muga hori zenbatzeko, guraso bakoitzaren urteko diruzko ordainsari osoak hartuko dira kontuan.

    1. Negoziazio kolektiboaren prozesuetan adostutakoak, aurreko a) letran jasotakoez bestelakoak eta gehienez ere 2.500 euroko zenbatekoarekin, betiere baldintza hauek betetzen badira:

  5. Kasuan kasuko hitzarmen edo akordio kolektiboetan jasota egotea.

  6. Subjektu pasiboak, ezkontidearekin, izatezko bikotekidearekin edo bigarren gradurainoko ahaideekin batera, 100eko 15etik gorako partaidetza zuzen edo zeharkakorik ez izatea zerbitzuak ematen dituen enpresan edo entitatean edo taldeko beste edozeinetan.

  7. Subjektu pasiboak zerbitzuak ematen dituen enpresaren edo entitatearen aldetik edo taldeko beste edozeinen aldetik urtean osotara jasotzen dituen diruzko ordainsariek 60.000 euro egitea gehienez ere, lan etekinak baldin badira, betiere.

  8. Aurreko 1.b) letran ezarritakoa ez da inola ere aplikatuko gauzazko ordainsari hauen kasuan, eta Zergari buruzko Foru Legearen 15. eta 16. artikuluetan eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR