41E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Aizkorbeko (Arakil) 1. poligonoko 253. lurzatian udal planeamendua aldatzeko espedientea, Carlos Arellano Gurbindok sustatua. Aldaketaren xedea da lurzati bat gehitzea herrigunearen hiri-lurzorura, horrekin muga egiten baitu, familia bakarreko etxebizitza bat egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

120. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA 41E/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 18koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Aizkorbeko (Arakil) 1. poligonoko 253. lurzatian udal planeamendua aldatzeko espedientea, Carlos Arellano Gurbindok sustatua. Aldaketaren xedea da lurzati bat gehitzea herrigunearen hiri-lurzorura, horrekin muga egiten baitu, familia bakarreko etxebizitza bat egiteko. Arakilgo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Interesdunak adierazi du ados dagoela prozeduraren epeak ez etetearekin, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; izan ere, errege dekretu horren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko.

Adierazitakoarekin bat eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 262/2019 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea Aizkorbeko (Arakil) 1. poligonoko 253. lurzatian udal planeamendua aldatzeko espedientea, Carlos Arellano Gurbindok sustatua. Aldaketaren xedea da lurzati bat gehitzea herrigunearen hiri-lurzorura, horrekin muga egiten baitu, familia bakarreko etxebizitza bat egiteko.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR