41E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Santakarako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketaren espedientea, SAT Santa Eufemiak sustaturik; aldaketa Santakarako 7. poligonoko 6., 57., 58., 59., 60., 66., 1344., 1345., 1346., 1347., 1351. eta 1352. lurzatiei dagokie.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Santakarako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Santakarako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketaren espedientea, SAT Santa Eufemiak sustaturik; aldaketa Santakarako 7. poligonoko 6., 57., 58., 59., 60., 66., 1344., 1345., 1346., 1347., 1351. eta 1352. lurzatiei dagokie. Udalak determinazio hauek bilduko ditu testu bategin batean hiru hilabeteko epean eta departamentu honi igorriko:

    –7. poligonoko 56., 57. eta 58. lurzatiek kategoria hau izanen dute: zaindu beharrekoa/natur ustiaketarako baliokoa/laborantzakoa. Proposatutako babes araubidea izanen dute.

    –59., 60., 66., 1344., 1345., 1346., 1347., 1351. eta 1352. lurzatiek, berriz, honako hau: zaindu beharrekoa/natur ustiaketarako baliokoa/lehorrekoa. Babes araubidea izanen da Ebroko Ardatza LAP 5eko PN3an SNUPrtEN:SECArako proposatutakoa.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR