40/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 1ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, 2019ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, CCOO eta UGT sindikatuek greba orokorrerako deia egin dute, 2019ko martxoaren 8rakoa.

Gobernuko agintaritzarenak dira funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, betiere grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Azaldutakoaren ondorioz, foru agindu honek hauxe du xedea: martxoaren 8rako deitutako greba dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren gutxieneko zerbitzu funtsezkoak arautzea. Horiek ezartzeko, aintzat hartzen da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla behar bezalako arretari eusteko.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren ustez, beharrezkoa da Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuaren mendeko barrutietan gutxieneko zerbitzuak izatea.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. 2019ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, honako gutxieneko zerbitzu hauek errespetatuz egiten ahalko da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR