40/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten duena eta horretarako gastua egiteko baimena ematen duena 2019. urterako, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako. DDBN identifikazioa: 439668.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako kontseilariaren maiatzaren 4ko 222/2016 Foru Aginduaren bidez, laguntza ekonomikoak emateko zenbait deialdiren oinarri arautzaileak onetsi ziren 2016tik 2019ra bitarteko urteetarako, besteak beste, seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar eta arazo espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdiarenak, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak honako eginkizun eta helburu hauek ditu, besteak beste: Familiari Laguntzeko Planean aipatzen diren jarduketak koordinatu, bultzatu eta ebaluatzea eta familiarentzako programak sustatu, koordinatu eta kudeatzea eta horien jarraipena egitea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako.

Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, hau da, espedienteak tramitatu eta ebatziko dira eskaerak aurkezten diren ordenari jarraikiz eta aurrekontuetan horretarako kreditua den bitartean. Deialdi bakoitzerako erabilgarri dauden aurrekontuak agortzen direnean, eskaerak ezetsi eginen dira.

Espedienteko txosten teknikoek eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, diru-laguntza hauek egokiak eta gizarte interesekoak direla eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Seme-alaba adingabeak izanik, bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko zailtasunen ondorioz behar eta arazo espezifikoak dituzten familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia onestea 2019. urterako, adingabeak heldu bakar baten kargura eta ardurapean dauden kasuetarako, Eskubide Sozialetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR