4/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

93. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 23a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.2. Foru Dekretuak 4/2021 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 14koa, zeinaren bidez premiazko neurriak onesten baitira Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen diren funtsen bidez finantzatzen ahal diren jarduketak kudeatzeko eta betetzeko. COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, aparteko neurriak hartu behar izan dira, zeinak oso eragin sozial eta ekonomiko handia izan baitute Europar Batasuneko estatuetan.

Europar Batasuneko Kontseiluak, horren jakitun izanik, akordio bat lortu zuen, 2020ko uztailaren 21ean, Suspertzerako Europako Bitartekoak (Next Generation EU) abian jartzeko. 750.000 milioi euroko zuzkidura dute, eta bideratuko dira zuzeneko transferentzietara (%52) eta mailegu itzulgarrietara (%48) 2021etik 2026ra bitarteko urteetan, pandemiak eragindako eragin sozioekonomikoa arintzeko.

Next Generation EU funtsak eskuratu ahal izateko, Europar Batasuneko estatuek beren Suspertze eta Erresilientzia Plan Nazionalak prestatu behar dituzte, non zehaztuko baitute zein den beren erreforma eta inbertsio programa 2021-2023 aldirako.

Gure herrialdean, abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege-dekretuaren bidez (Diputatuen Kongresuak baliozkotua, 2021eko urtarrilaren 28an egindako bilkuran), premiazko neurriak onetsi ziren Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana exekutatzeko.

Horregatik, Konstituzioak eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoak Nafarroako Foru Komunitateari esleitzen dizkioten eskumenak baliaturik, bereziki premiazkoa eta beharrezkoa da neurri batzuk hartzea bermatzeko modu eraginkorrean eta efizientean kudeatuko direla iritsiko diren Next Generation EU funtsak. Betetzen dira, beraz, foru lege-dekretua erabiltzeko aukera ematen duten baldintzak, zeinak ezarri baitira Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 21 bis artikuluan; izan ere, badira oraingo egoeran ezaugarri horiek (salbuespenezko izaera, larritasuna eta garrantzia), beharrezkoa egiten dutenak arau ekintza bat berehala gauzatzea, Parlamentuan lege bat prozedura arruntean nahiz presakoan tramitatzeko aurreikusita dagoena baino epe laburragoan.

Atariko tituluan arau honen xedea jasotzen da: beharrezko xedapenak ezartzea eta administrazio prozedurak bizkortzea, Europako funtsekin finantza daitezkeen jarduketak (Suspertzerako Europako Bitartekoetatik heltzen direnak, bereziki) programatu, aurrekontuetan jaso, kudeatu eta betearazi daitezen Nafarroako Foru Erkidegoan.

Ondoren, I. tituluan, neurri orokor batzuk ezartzen dira Next Generation EU proiektuak betearaztean aplikatzeko. Orobat, zenbait berezitasun ezartzen dira arintzeko funts horien bidez finantza daitezkeen dirulaguntzak emateko prozesua, baita prozedurak izapidetzeko eta aurrekontuak kudeatzeko eta kontrolatzeko ere.

Next Generation EU izeneko Europako funtsak kudeatzeko Espainiako arauekin bat egite aldera, zenbait neurri ezarri dira funts horien kargura finantzatutako espedienteak bizkortzeko eta malgutzeko. Horrela, bada, behar den oreka mantendu da espedienteak bizkor izapidetzearen eta barne kontrolerako organoek aldez aurretik gauzatu behar duten ezinbesteko kontu-hartzearen artean, kontuan izanik, beti, ildo horretako edozein neurrik bete behar dituela eraginkortasun, efizientzia eta ekonomia printzipioak.

Foru ordenamendu juridikoan badagoenez aurretiazko fiskalizazio mugatuaren figura, egoki jotzen da hura erabiltzea hizpide dugun espediente mota bideratzeko, bost egun baliodunetara murrizten baita Kontu-hartzailetzak irizpena emateko duen epea, eta, horrez gain, berariaz adierazten baita espediente horiek bideratzea lehentasuna izanen duela beste edozeinen aurretik.

Europako funtsen kargura finantzatutako dirulaguntzak kudeatzeari dagokionez, horiek bizkorrago izapidetzeko xedez, ezabatzen dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitako baimen jakin batzuk, eta eskatu ohi diren txostenetatik gutxi batzuk baino ez dira ezartzen. Bestalde, jotzen da gure ordenamendu juridikoan sartuta daudela, modu orokor eta iraunkorrean, Estatuko araudian hartu diren gainerako neurriak; beraz, ez da beharrezkoa horiek berariaz aipatzea, aipatuz gero berretsi besterik ez bailirateke eginen legeetan eta araubideetan aurrez ezarritako baldintzak.

Europako funtsak erabiltzearekin lotutako dirulaguntzen erabilera justifikatzeko soilik, baimena ematen da justifikazioko kontu sinplifikatuaren modalitatea jaso dadin oinarri arautzaileetan, dirulaguntzaren onuradun bakoitzari 100.000 euro baino gutxiago ematen zaizkionean. Justifikazioko kontu sinplifikatu horrek murrizten ditu onuradunek aurkeztu beharreko informazio betebeharrak.

  1. tituluan, neurri batzuk ezartzen dira sektore energetikoan, zenbait instalaziotarako prozedurak bizkorrago izapidetu daitezen.

    Lehenik, energia instalazio txikietarako prozedura jakin batzuk sinplifikatzen dira, kentzen baita jendaurreko informazioaren tramitea, salbu eta sustatzaileak eskatzen badu erabilera publikoaren deklarazioa, edo ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa eskatzen bada. Era berean, administrazioaren baimena eskatu behar izatetik aske uzten dira autokontsumoko instalazioak, era horretako soluzioak gara daitezen kontsumitzaileentzat.

    Horrez gain, instalazio fotovoltaikoetarako neurri batzuk ezartzen dira, koordinatzeko ingurumen-ebaluazioaren eta lurzoru urbanizaezineko baimena eta administrazio baimenaren izapidea, bat etorriz maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuan teknologia eolikoari buruz ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez arautu zen parke eolikoetarako baimena Nafarroan).

    Bestalde, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planeko erreserba zerrendako inbertsio ugari sartuko dira 2021ean. 2017. urtetik hauteman da egiten diren zenbait izapidek moteltzen dutela, behar baino gehiago, inbertsioak behin betiko sartzeko prozedura. Horrek eragina du bai toki entitateetan, ezin baitezakete erabaki obrak noiz gauzatu, bai planaren beraren aurrekontu betearazpenean. Hortaz, inbertsio horiek erreserba zerrendan sartzeko prozedura sinplifikatzeko eta bizkortzeko asmoz, foru lege-dekretu honek zuzentzen du, azken xedapenetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR