4/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 29koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

91. ALDIZKARIA - 2020ko maiatzaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak 4/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, apirilaren 29koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Gerora, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak eta apirilaren 24ko 492/2020 Errege Dekretuak aldatu zuten lehenbiziko arau hura, eta martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuak, apirilaren 10eko 487/2020 Errege Dekretuak eta apirilaren 24ko 492/2020 Errege Dekretuak luzatu zuten alarma egoera. Luzapenak eginda, alarma egoeraren indarraldia 2020ko maiatzaren 10eko 00:00ak artekoa dela ezarri da.

Aipatutako 463/2020 Errege Dekretuak 4. artikuluan ezartzen duenez, alarma egoeraren ondorioetarako eskumena duen agintaritza Gobernua izanen da, eta, zein bere ardura eremuan, agintaritza eskudun delegatuak izanen dira, halaber, ministerio hauetako titularrak: Osasuna, Defentsa, Barne Arazoak, Garraioak, Mugikortasuna eta Agenda Urbanoa. Hala eta guztiz ere, errege dekretu horren 6. artikuluarekin bat, administrazio bakoitzak eskumenak ditu, indarreko legeriak bere zerbitzuen ohiko kudeaketarako emandakoak, beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzeko, betiere agintaritza eskudunaren zuzeneko aginduen esparruan.

COVID-19 koronabirusaren bilakaerak sortu duen aparteko egoeraren ondorioz, premiazko zenbait neurri berezi hartu behar izan dira. Horretarako, martxoaren 18ko 1/2020 Foru Lege-dekretuaren, martxoaren 25eko 2/2020 Foru Lege-dekretuaren eta apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretuaren bidez, premiazko neurri batzuk onetsi ziren osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Nafarroako Parlamentuak 2020ko martxoaren 27an egindako Osoko Bilkurak erabaki zuen lehenbiziko bi foru lege-dekretuak baliozkotzea eta foru lege proiektu gisa tramitatzea presako prozeduraren bidez. Tramitazio horren ondorioz onetsi ziren, batetik, apirilaren 6ko 6/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko, eta, bestetik, apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legea, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Era berean, Nafarroako Parlamentuak 2020ko apirilaren 21ean egindako Osoko Bilkurak erabaki zuen apirilaren 15eko 3/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzea.

Ohiz kanpoko premia bereziko inguruabarrak ikusita, beharrezkoa da laugarren neurri sorta ezartzea, foru lege-dekretu honetan jaso direnak, hain zuzen.

Testuinguru honetan, ekonomiaren arloan erabateko lehentasuna du ekoizpen eta gizarte sareari babesa eta sostengua emateak, inpaktua ahal den txikiena izan dadin eta, behin osasun alarma bukatuta, jarduera lehenbailehen susper dadin. Hori guztia alde batera utzi gabe, ordea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ere krisi honi aurre egiteko nahitaez behar duen finantzaketa.

Foru lege-dekretu honen I. tituluan zerga arloko araudia egokitzen da egungo egoerara, zergapekoaren jarduera ekonomikoaren zuzeneko adierazleetan oinarrituta ez dauden ordainketa betebeharrak murriztuz, kalkulatzen baitira jarduera ekonomiko hori garatzeko ahalmena neurtzeko zeharkako unitateen arabera. Ahalmen hori nabarmen desberdina da orain, kuotak ezarri zirenean hasiera batean kontuan hartu zenarekin alderatuta, eta foru lege-dekretu honen xedea da, hain zuzen ere, egungo egoerara egokitzea.

Horrela, koherentea da murriztea jokoaren gaineko tributu batzuen kuota, jolas-makinen ustiapenari dagokionez, makina horiek jarrita dauden establezimenduen itxiera dela eta. Ildo berean, saltoki handien gaineko zergaren kuota murrizten da, 2020ko zergaldikoa, alarma egoeraren deklarazioa dela eta, saltokia itxita egon den denboraren proportzioan.

Bestalde, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren eta ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren likidazioa aldizkakoa ez denez, bi zergak aurkeztu eta diru-sarrera egiteko epeen kontaketarako ez da kontuan hartuko 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 30era bitarteko aldia.

Horrez gain, neurri batzuk ezartzen dira, zenbait onura fiskal lortzeko bete beharreko epe eta denborei dagozkienak. Alde batetik, 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 30era bitarteko epea ez da kontuan hartuko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatik egiten den salbuespenari heltzeko epearen kontaketarako.

Bestetik, urtebete luzatzen da Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legean ohiz kanpoko etekinak berrinbertitzeagatik egiten den salbuespenari heltzeko ezartzen den epea, berrinbertitzeko epea 2020ko zergaldian bukatzen zaien zergadunen kasurako; 2021eko abenduaren 31ra arte luzatzen da, berriz, Inbertsioetarako Erreserba Berezirako zenbatekoa gauzatzeko epea, gauzatzeko epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarte bukatzen zaien zergadunen kasurako.

Era berean, desagertzen da 2020ko zergaldian batez besteko plantillak mantentzeko baldintza, enplegua sortzeagatiko kenkaria, sozietateen gaineko zergan arautua, 2018an eta 2019an aplikatzeko bete beharrekoa. Horrela, ez da eskatuko 2018an eta/edo 2019an sortutako kenkaria erregularizatzea enplegua ez bada mantendu 2020an koronabirusak eragindako krisi ekonomikoagatik.

Foru lege-dekretu honen II. tituluan neurri berezi bat jasotzen da, Kooperatiben Hezkuntza eta Sustapen Funtsaren erabilera aldi baterako malgutzekoa, COVID-19aren ondorioei aurre egiteko helburuarekin.

Ekonomiari eta enpleguari sostengua emateko presako neurri osagarriei buruzko apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege-dekretuak 13. artikuluan ezartzen duenez, kooperatibek, salbuespen gisa eta aldi mugatu baterako, Hezkuntza eta Sustapen Funtsa erabiltzen ahalko dute, osorik nahiz zati batean, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioak geldiarazi edo arintzen laguntzen duen edozein jardueratarako.

Nafarroako Kooperatibei buruzko abenduaren 11ko 14/2006 Foru Legeak 51. artikuluan arautzen du kooperatiba guztietan Hezkuntza eta Sustapen Funtsa eratu behar dela, zeina banaezina eta enbargaezina baita, eta soilik erabili beharrekoa bertan ezarritako helburuetarako.

Osasun krisiaren egoera honetan, ekonomiaren doikuntza eta enpleguaren babesa errazteko neurri gisa, komeni da presako eta ohiz kanpoko beste neurri bat hartzea, Nafarroako kooperatiben Hezkuntza eta Sustapen Funtsaren erabilera aldi baterako malgutzeko, hau da, Nafarroako Kooperatiben Erregistroan inskribatutako kooperatibena, halako moduan non, alarma egoeraren indarraldian eta 2020ko abenduaren 31 arte funts hori, osorik nahiz zati batean, finantza baliabide gisa erabili ahal izanen baita, kooperatibak likidezia izan dezan, funtzionamendurako behar izanez gero edo COVID-19aren osasun krisia geldiarazten edo haren ondorioak arintzen laguntzen duen edozein jarduera betetzeko, bai bere ekintzen bidez, bai beste entitate publiko edo pribatu batzuei dohaintzak eginez.

Beste alde batetik, lehenengo xedapen gehigarriaren bidez aldatzen da Koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko premiazko neurriak onesten dituen apirilaren 6ko 7/2020 Foru Legearen 13.4 artikulua, 2020ko maiatzaren 30era arte luzatzearren aintzat hartuko ez den epea ondorio hauetarako: zerga prozeduren gehieneko epea, alegazioak aurkeztea, errekerimenduei erantzutea eta errekurtso edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak aurkeztea. 2020ko martxoaren 14tik maiatzaren 30era bitarteko epea ere ez da aintzat hartuko preskripzio edo iraungitze epeen ondorioetarako.

Bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan Balio Erantsiaren gaineko Zerga arautzen duen apirilaren 21eko 15/2020 Errege Lege-dekretuarekin harmonizatzen da –horren bidez presako neurri osagarriak hartu ziren ekonomiari eta enpleguari sostengua emateko–, bat etorriz Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa onetsi zuen abenduaren 26ko 28/1990 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin.

Lehenbizi, osasun-materialaren hornidura azkar eta modu eraginkorrean egin ahal izateko, 2020ko uztailaren 31ra arte, balio erantsiaren gaineko zergari dagokionez, ehuneko zeroko zerga-tasa ezartzen da horrelako ondasunen barne-entregetarako, inportazioetarako eta Europar Batasunaren barruko eskurapenetarako, hartzaileak entitate publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak edo ospitaleak baldin badira. Zerga politikaren arloko neurri honek ohiz kanpoko egoera honetan izanen du eragina, eta helburua da indarrean dagoen bitartean ondorio nabarmenak lortzea, baina, betiere, balio erantsiaren gaineko zergaren tasen egituran betiko finkatzeko asmorik gabe. Subjektu pasiboen fakturazio sistemak egokitu behar ez izateko, eragiketa horiek, fakturetan, eragiketa salbuetsi gisa dokumentatuko dira. Dena dela, ehuneko zeroko zerga-tasa aplikatuta ere, horrek ez du mugatzen eragiketa egiten duen subjektu pasiboak jasandako balio erantsiaren gaineko zergan kenkaria egiteko eskubidea.

Bigarrenik, kontuan hartuta konfinamenduak berekin ekarri duela herritarrek kultur eta informazio produktu gehiago eskatzea, liburu, egunkari eta aldizkari digitalen sarbidea erraztearren, haiei aplikatu beharreko zerga-tasa ehuneko 4ra murrizten da, eta, horrekin batera, kendu egiten da, aplikatu beharreko zerga-tasari dagokionez, liburu fisikoaren eta liburu elektronikoaren artean zegoen diskriminazioa.

Laugarren xedapen gehigarriaren bidez, gaikuntza ematen zaio tributu arloan eskumena duen departamentuko titularrari planifikazio fiskalerako mugaz gaindiko baliabideen aitorpena egiteko epeak ezar ditzan, alegia, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita hamahirugarren xedapen gehigarrian aipatzen direnena, betiere, aitorpena egiteko betebeharra 2018ko ekainaren 25etik 2020ko abenduaren 31ra arte sortu den kasuetan.

Bosgarren xedapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR